Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Donibanen, alegratzeko triste dauden guztiak

Gaur hasiko dira Donibanen festak; Santio bezperatik hasi eta San Inazio bitartean, hamaika ekitaldi izango dira aukeran oraindik ere festa gosez dagoen edonorentzat.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/07/24
San Pantaleon

Ostegunean ospatuko dute San Pantaleon Donibanen

Donibanen hasi eta bukatu egiten da urtero Pasaiako festen egutegia. Astelehenean, Santio Egunaren bezperan hasiko dira Donibaneko festarik garrantzitsuenak, eta Pasaiako azkenak. Aurten Konstantzia Musika Bandaren eta Itsas Mendi elkartearen ordezkariak igoko dira plazako udaletxe zaharraren balkoira jaien hasieran. Beraiek emango diete hasiera aurtengo festei, txupinazoan. 200. urteurrena ospatzen ari da aurten Konstantzia Musika Banda, eta 50. urteurrena Itsas Mendi elkartea. Itzal handiko elkarteak ez ezik, barrutiko kultur eragile garrantzitsuak dira biak. San Inazio bitartean Luzeak dira Donibaneko jaiak, eta Euskal Herrian ohitura den gisan, santutegiak markatutakoak. Santiago Eguna, Santa Ana, San Pantaleon eta San Inazio, lau ospakizun handi zortzi egun iraungo duten festetan, eta tartean hamaika ekitaldi, zein baino ezin erakargarriagoa. Hona Donibaneko jaietan zer hautatu jakiteko hainbat iradokizun, laburbilduta: Proposamenak 1.- Santiago Eguna. Asteartea, Santiago Eguna, Donibaneko jaietan gorriz azpimarratutako lehen eguna, egun handia, eta barrutiko festei izena eta hasiera ematen diona. Eguneko egitarauan, ekitaldi ugari, eta asko, klasikoak. Aipa daitezke, besteak beste, sokamuturra, Gaztelutxoko bizikleta igoera, Bonantzako mus txapelketa, gazteen dantza solteko lehiaketa, eta, nola ez, herri kirolen erakustaldia. Aurten Julen Cañamares eta Odei Ezpeleta aizkolariak izango dira Santiago plazan egingo den herri kirolen erakustaldian, eta haiekin batera Ibon Ugartemendia harri jasotzailea. Aurkezle lanetan, azkenik, Bihurri arituko da. 2.- Santa Ana. Hilaren 26an, asteazkenean ospatuko dute Donibanen Santa Ana Eguna. Habanerak kantatzeko eta dantzatzeko ohitura berreskuratu dutenez geroztik goraka ari den ospakizuna da Santa Ana egunekoa. Iraganera bidaia ederra eta iradokitzailea. Herritar askok parte hartzen dute habaneretan; dantzatzen ez bada, abesbatzan kantari, eta bisitari ugari pilatzen dira plazan gauean, emanaldiaz gozatzera propio etorriak. Ekitaldirako plaza apaintzen dute, dotore, faroltxoekin argiztatuta. Baina Habanerak ez dira Santa Ana Egunez ospakizun garrantzitsu bakarra. Baselizan urteroko meza, eta ondorengo hamaiketakoa, kuadrillen arteko marmitako txapelketa, balkoietako lore-apainketa… sanjuandarrengan sustrai sakona duten ohiturak dira. 3. San Pantaleon. Zalantzarik gabe, festetara kanpotar gehien erakartzen dituen eguna da San Pantaleon Eguna. Hilaren 27an ospatuko dute, ostegunean. Urtero legez, kuadrilla sanjuandarrek sardinak erre eta doan banatuko dituzte bertako zein bisitarien artean, arratsean, Donibane kalean, plazan eta Bonantza inguruan. Arrantzalez jantzita, Donibanen, luze jotzen du festak uztailak 27 dituen aldiro. Arrantzaleen danborrada irtengo da gauean, eta sardinak agortzen direnean, bi dantzaldi izango dira, DJ banarekin, bat Bonantzako txosnetan (DJ Bull), eta bestea plazan. 4.- Ostiralean, Holi festa. San Pantaleon Eguna pasata, trantsizio egunak izango dira San Inazio bezpera artekoak. Hilaren 28a izango da egunik xamurrena, ostirala. Baina bada berritasunik tartean egun horretarako, kontuan hartzekoa. Holi festa izango da aurten Donibaneko festetan lehenengoz. Bollywood-eko arropak jantzita parte hartzeko deialdia luzatu du jai batzordeak. Horrez gain, txanelen uretaratzea, Mamarro magoaren ikuskizuna eta mojito gaua ere badira, Son Pa Bailar kubatar musika taldeak girotuta. 5.-  Liher eta John Berkhout. Hilaren 29an, larunbata, egunean zehar, haurrak izango dira festetako protagonistak. Bazkaria eskainiko diete Bixi-Bixi elkartean, eta karabina, arrantza eta pilota txapelketak izango dira propio txiki eta gazteenentzat antolatuta. Gauean, berriz, publiko gazteagoaren  txanda izango da. Bonantzako arkuan rock kontzertua izango da Liher eta John Berkhoutekin. 6.- Ez gaude Denok Eguna. San Inazio bezperan ospatzen dute urtero, hilaren 30ean, herriko festez gozatzeko aukera ez dutenen aldeko eguna, eta herrien arteko kirol desafioa izaten da eguneko klasikoetako bat, aurten Hernaniren kontrakoa. Horrez gain, goizean zehar, haurrentzako ekitaldiak izango dira: lasterketa, tailerrak eta apar festa tartean. Gauean, berriz, barrikotea, euskal kantak eta herri aurreskua izango dira. Horiek bukatuta, Ibizar Gaua izango da Gaztelu txosnan, eta DJ Bullek berriz ere Bonantza aldea girotuko du. Gau osoa dantzan irauten dutenentzat, goizaldean, baratxuri zopa. 7.-San Inazio Eguna. Festetako azkena, eta egun handia. Sokamuturrarekin esnatuko da herria, eta ondoren, itsas diana joko du Konstantzia Musika Bandak. Bateleren desfilea eta ondorengo herri estropada dira, zalantzarik gabe, egunaren osagai erakargarrienetako bat. Emakume sanjuandarren eguna da. Gauean, berriz, festetako bukaerako klasikoak. Danborrada irtengo da Bonantzatik, aurten pieza berriak interpretatuz gainera. Alde zaharra zeharkatuta itsasoratu egingo da danborrada, eta ondoren su artifizialak izango da badiaren erdian, aurten Pirotecnia Valecea su-etxearen eskutik. Danborrada lehorreratuta eta udaletxe zaharraren balkoitik ikurrina jaitsita emango dituzte bukatutzat aurtengo festak, Donibaneko bigarrenak, eta Pasaiako azkenak. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.