Ondoratzear dauden itsasontziak erreskatatzen, eta kostara heltzen diren pertsonak artatzen aritzen dira. Maydayterraneo proiektua dute martxan eta azken horri, 3.000 euroko ekarpena egin dio udalak.
Salvamento Maritimo Humanitario elkartea diruz lagundu du udalak.
Italia eta Greziara heltzeko gerra eta gatazka egoeretatik ihesi Mediterraneoa zeharkatzen duten pertsonak laguntzen ditu
Salvamento Maritimo Humano SMH elkarteak. Lan boluntarioa da, sorosle moduan, ondoratzear dauden itsasontziak erreskatatzen, eta kostara heltzen diren pertsonak artatzen aritzen dira.
Maydayterraneo proiektua dute martxan eta azken horri, 3.000 euroko ekarpena egin dio udalak.
Proiektuan lanean ari diren lagunek hitzaldia egingo dute negu aldera Errenteria-Orereta, oraindik ere data zehaztu gabe badago ere. Emandako laguntzarekin elkarteak behar duen materiala erosi ahal izateko ekarpena egin nahi izan duela jakinarazi du udalak, “jantzi teknikoak, txalupak, eta bestelako materiala erosteko”.