Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

TAO eta garabi zerbitzuetako langileak irtenbidearen "erdigunean" jarri nahi ditu udalak

Langileekiko erantzukizuna enpresena dela esanda, udalak erantzukizun morala duela erantsi dute eta horren harira hainbat konpromiso hartu dituztela jakinarazi dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/07/27
TAO zerbitzuko langileen protesta plenoan. Argazkia: Carrera

TAO zerbitzuko langileen protesta plenoan. Argazkia: Carrera

TAO eta  Garabi zerbitzuak publiko egingo zituela jakinarazi zuen udalak joan den ekainean, eta erabaki horren harira, mobilizazioak antolatu dituzte TAO zerbitzuko langileek, eta besteak beste,  haiek “kale gorrian uzteko” erabakia ikusten zutela neurriaren atzean salatu zuten. Gobernu taldea osatzen duten EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek prentsa oharra zabaldu dute. TAO eta garabi zerbitzua publiko egingo dituztela diote, egun zerbitzu hori ematen duten langileei alternatibak eskainita. Hartutako erabakiak bi gako agerian jarri dituela esan dute bi alderdiek: “Langileei konponbide bat eman beharra, eta publifikazioak aurrera eramateko marko orokor bat sortu beharra”. Langileekiko erantzukizuna enpresena dela esanda, udalak erantzukizun morala duela erantsi dute eta horren harira hainbat konpromiso hartu dituztela jakinarazi dute. Langileei babesa eta elkartasuna adierazi diete lehenik. “Ez dugu langilerik utziko albo batera. Zerbitzua azpikontratatzea ez zen langileen erabakia izan. Zerbitzuaren izaera aldaketa egonda udalari ezin zaio, ordea, eskatu funtzio publikora sartzeko atzeko ate bat irekitzea, edo ad hoc sortutako lanak pertsona hauei ematea. Halakoak salatu izan ditugu eta gainera, administrazio publikoak behar dituen konkurrentzia, berdintasun, publizitate eta gaitasun printzipioei bizkarra ematea litzateke”. Birkolokatzeko planak Langileak birkolokatzeko planak abiatuko ditu udalak. Hasiera batean  langileko 12.000 euroko laguntzak emateko konpromisoa hartu zuen jardunaldi osoko urte beteko kontratazioak bultzatzeko. “Garabi zerbitzuko langileekin bildu ostean eta haien eskaerari erantzuteko hiru urterako pertsonako 18.000 euroko laguntza ematea erabaki dugu. Helburua kontratu mugagabea lortzea da. Lan duin eta mugagabe bat lortzeko aukera errealitate bat da, beraz”. Orain arte egindako lana ere aitortu die bi zerbitzuak eskaintzen dituzten langileei, eta azkenik, enpresei erantzukizunez jokatzeko eskatu die, “etekin ekonomikoa lortu dute enpresek urteetako zerbitzua emanda, eta orain beraiei dagokie ere irtenbidearen parte izatea”. Garabi zerbitzuko langileekin negoziazio mahaiaren bueltan eseri da udala, eta elkarrizketa posible izan dela azaldu du, “espero dugu TAOko langileekin ere posible izatea”. Horren harira, aipatutako konpromisoen gainean negoziatzera gonbidatu ditu langileak. Publifikazioa, apustu estrategikoa TAO zein garabi zerbitzua publikoak egitea “apustu estrategikoa” dela udalarentzat nabarmendu dute berriz ere gobernu taldea osatzen duten bi alderdiek, “publifikazioarena, zintzotasun ariketa da, gure hauteskunde programetatik sortzen da, hauteskunde ostean herritarrekin kontratu sozial bihurtuta. Zerbitzu hauek espazio publikorako irabaztea, betebehar demokratikoa da guretzat”. Azpikontratatutako zerbitzuekin amaitzeak ondorioak dituela argi dutela erantsi dute, “ulertzen dugu langileek lan gatazka dutela enpresa hauekin, baina hasieratik ere argi esan dugu udalak baduela erantzukizun moral bat, udala bera izan baitzen duela urte asko zerbitzu hauek modu honetan emateko hautua egin zuena”. Langileen interesak lehenesteko “akordio marko bat zehazteko” gaitasuna izan behar dutela eragile sozial, sindikal eta politikoek uste dute gainera, “kalkulu taktikoak alde batera utzita”. Langileek EH Bildu eta Errenteria Irabaziz “aliatu” gaia ikustea nahi dutela erantsi dute bi alderdiek eta publikoaren alde apustua eginda langileak irtenbidearen erdigunean jartzera deitu dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.