Lezoko Udaleko berdintasun sailak joan den urtean egindako ahalduntze ikastaroei jarraipena emango die datozen hilabeteetan.
Autodefentsa eta mindfulness ikastaroak eskainiko dituzte urria eta azaroan Lezon.
Lezoko Udaleko berdintasun sailak joan den urtean egindako ahalduntze ikastaroei jarraipena emango die datozen hilabeteetan. Guztira, bi ikastaro eskainiko dituzte: Mindfulness eta autodefentsa ikastaroak.
Bi ikastaroak aurrera eramateko, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Lehena, Mindfulnesse ikastaroa izango da, urriaren 9tik aurrera. Clara Wolfram Berdintasun Teknikari eta formatzaileak bideratuko du lehen ikastaroa. Bi orduko hamar saio ezberdin eskainiko ditu Wolframek, astelehenero 17:30etatik 19:30etara, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan. Autodefentsa ikastaroa berriz, azaroan egingo dute (data zehatza eta ordutegia zehazteke).
Mindfulnes ikastaroan izena emateko, Gizarte Zerbitzuetara jo edota 943 52 10 94 telefono zenbakira deitu beharko dute interesatu guztiek, hilaren 4tik 28ra bitarte.