Batelerak ziren atzoko faboritoak, baina Hibaikak baino 2.66 segundo gehiago behar izan zituzten ibilbidea osatzeko, eta bigarren sailkatu ziren.
Hibaiakako arraunlariak pozik garaipenarekin. Argazkia: Malen Aldalur.
Hibaika izan da azkarrena.
Madalen ontzikoek egin zuten denborarik onena atzo Kontxako lehen jardunaldian, eta bi segundoko errenta preziatua lortu dute. Batelerak ziren atzoko faboritoak, baina Hibaikak baino 2.66 segundo gehiago behar izan zituzten ibilbidea osatzeko, eta bigarren sailkatu ziren. Errenta, baliagarria izango dute datorren igandeko estropadarako errenteriarrek. Orduan erabakiko da guztia, eta dena ematera joango dira Hibaikakoak, baina baita sanjuandarrak eta gainontzeko ontziak ere.
Tanda ezberdinetan aritu ziren atzo faborito nagusiak. Hibaika lehen txandan aritu zen, Orio, Mecos eta Donostiarrarekin.
Madalen ontzia erraz gailendu zen lehenengo kaletik aritu bazen ere.
San Juanek ere irabazi zuen bere txanda, baina Hibaikaren denbora hobetu edo berdintzerik ez zuen izan atzo.
Datorren igandeko ohorezko tanda, Hibaika, San Juan, Orio eta Arraun Lagunak osatuko dute.
Sailkapena
- Hibaika: 10:36.02
- San Juan: 10:38.68 (+2.66)
- Orio: 10:46.60 (+10.58)
- Arraun Lagunak: 10:56:00 (+19.98)
- Mecos: 10:57:70 (+21.68)
- Deustu: 11:02:26 (+26.24)
- Donostiarra: 11:06.38 (+30.36)
- Hernani: 11:14:34 (+38:32)