Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Ni euskaragile naiz'

Euskaragile, euskararen dinamizatzaile eta bultzatzailea. Euskatelgien matrikulazio kanpainan horiek behar direla adierazi dute gaur.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2017/09/05
pasaia.matrikulazioa

Euskaltegietako eta udaleko ordezkariak, kanpaina diseinatu duen enpresako kidearekin, gaurko agerraldian.

Pasaiako Udalak etorkizuneko Pasaia herritar guztien artean irudikatzeko prozesua du esku artean, Ni Pasaiagile naiz leloarekin. Euskarak bere tokia badu herrian, udalerria definitzen duten elementuen artean dago hizkuntza. Eta hiztunen kopurua handitzeko helburuz ari dira lanean Pasaiako euskaltegiak, Udal Euskaltegia eta Antxoko Txirrita AEK. Bide horretan, 2017-2018 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenei, arrazoia edozein dela ere, erraztasun eta aukera izugarri handiak eman dizkiete herritarrei bi euskaltegiek. Zabalik da matrikulatzeko epea. Ni euskaragile naiz. Hori da matrikulazio kanpainarako eraiki duten ideia. Jada udalerriko lau barrutietako hainbat leku publikotako dekorazioan ezagun bihurtu dira lelo horrekin jarritako kartel eta oihal gorriak; euskarri gehiagotan helduko zaie mezua pasaitarrei. Euskara herritar guztien parte hartzearekin irudikatu eta eraiki behar dela adierazi nahi dute leloarekin, “herritar guztiak baitira, bere lekutik, bakoitza bere gisara, bere gaitasun eta zirkunstantzien pean, euskararen dinamizatzaile, bultzatzaile, sustatzaile edo eragile”. Eta euskara ikastea, edo hizkuntzaren maila eta hitz egiteko gaitasuna handitzea, dira horren piezetako batzuk. Euskaragilearen mamiaren berri Nagore Garcia de Vicuñak eman du gaur. Strogoff komunikazio enpresako kide da Garcia de Vicuña, haiek diseinatu dute kanpaina. Izan ere, Nahikari Otermin Pasaiako Udalaren Euskara zinegotziarekin batera, eta Gema Amundarain Udal Euskaltegiko, eta Raul Perez Txirrita AEKko zuzendarien partaidetzarekin, matrikulazio kanpainaren berri eman dute Antxoko Gure Zumardian. Oterminek adierazi duenez, Euskaragile izateko euskara ikastea pausu garrantzitsua da: “Lana topatzeko, bezeroei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko, euskarazko titulu ofizial bat lortzeko, euskal kultura bete-betean gozatzeko, seme-alabekin eskolan ikasitakoa partekatzeko…”. Horretarako, Euskara zinegotziak helburu eta behar ezberdinetara egokitzen diren ikastaroak (ohikoak ere, noski, eskainiko dituzte) badaudela zehaztu du, “metodologia berritzaile eta erakargarriekin. Asistentziaren baldintza betez gero, doakoa izan daiteke euskara ikastea”. Eta Euskaragile izatea, Pasaia eraikitzen laguntzea dela nabarmendu du zinegotziak, “herritarrek euskara ikasiz, eta euskaltegiek eta udalak bide horretan lagunduz Pasaiagintzan dihardugu”. Eskaintza Eskaintza zabala, malgua, kalitatezkoa eta askotariko jatorri edo helburuko pasaitarrentzat bideratua. Horrelakoa da Pasaiako Udal Euskaltegiaren eta Txirrita AEKren eskaintzaren funtsa. Jarraian, ikastaroen informazio zehatza. Gema Amondarainek eta Raul Perezek eman dituzte gaurko agerraldian xehetasun guztiak. Behean daude. Baina lehenik, izena non eman daitekeen jakinarazi du Nahikari Oterminek.
  • Pasaiako Udal Euskaltegian: Euskadi etorbidea, 62 (Trintxerpe). Telefono zenbakia: 943 00 43 40. Posta elektronikoz ere jar daiteke haiekin harremanean.
  • Antxoko Txirrita AEK euskaltegian: Zumalakarregi, 9. Telefono zenbakia: 943 52 55 45. Posta elektronikoz ere jar daiteke haiekin harremanean.
  • Pasaiako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoetan ere eman daiteke izena.
Euskara Pasaian lan egiten duten dendarientzat
  • Saltokitik atera gabe euskara ikasteko aukera.
  • Autoikaskuntzako 4 ordu online astean, eta mintzapraktikako ordu eta erdi taldean (euskaltegian).
  • Astean behin irakaslea saltokira joango da, tutoretza lanak egitera.
  • Iraupena: sei ordu eta erdi astean, urritik ekainera.
  • Kostua: 116 euro. Eskola orduen %85 betetzen dutenei matrikularen %100 itzuliko zaie.
Euskara 12 urte arteko haurrek dituzten gurasoentzat.
  • Familientzako eduki espezifiko eta praktikoen bitartez egingo da, haurrek eskolan ikasten dituzten abestiak eta jolasak partekatu hala izateko.
  • Iraupena: lau ordu astean, urritik ekainera. Taldeak osatuz gero, ikastaroa haurraren ikastetxean eman ahal izango da.
  • Kostua: 154 euro. Eskola orduen %85era gutxienez bertaratzen direnei matrikularen %100 itzuliko zaie.
Langabeentzako ikastaroa
  • Langabeek euskaraz azkar ikas dezaten diseinatutako ikastaro trinko eta espezifikoa.
  • Iraupena: hiru hileko ikastaro trinkoak, 5 ordu egunean, astelehenetik ostegunera.
  • Kostua: ez da matrikularik ordaindu behar. Asistentziaren %85eko gutxienekoa betetzen ez dutenek, 30, 80 edo 180 euro ordaindu beharko dituzte, euren egoera ekonomikoaren arabera.
Euskara 16-30 adin tarteko gazteentzat.
  • Gustuko gaiak jorratuz, kuadrilla eta lagun giroan, euskaraz gozatu eta ikastoko ikastaroa. 16-20 adin tartekoen eta 20-30koen talde bana sortzea da helburua.
  • Iraupena: bost ordu astean, urritik ekainera. Hiru ordu eskola orduak lirateke, eta beste biak tailerretan baliatzeko. Astelehen, asteazken eta ostegunetan lirateke eskolak.
  • Kostua: 165 euro (bi zatitan ordain daiteke). Eskola orduen %85era gutxienez agertuz gero, matrikularen %100 itzuliko zaie ikasleei.
Pasaiara etorri berrientzat euskara
  • AISA oinarrizko ikastaro praktikoaren bitartez, herrira etorri berrientzako ikastaroa.
  • Iraupena: 60 ordukoa, lau orduz astean.
  • Kostua: 5 euro. Asistentzia gutxienez %85ekoa bada, diru hori itzuliko zaie ikasleei.
  • Ikastaroa bukatu ondoren ziurtagiria jasoko dute ikasleek.
Online, etxetik
  • Etxetik, norberaren erritmora, online ikastaroa.
  • Iraupena: sei ordu online astean, eta mintzapraktikako ordubete astean euskaltegian, urritik ekainera. 15 egunean behin, tutoretza euskaltegian, ordu eta erdikoa.
  • Kostua: 488 euro. Matrikularen %75-%100 bitarteko laguntzak daude eskuragarri.
Ohiko ikastaroak
  • Urritik ekainera, 07:00etatik 21:00etara. 16 urtetik gorakoentzat dira. Eskaintza zabala bai helburuei eta metodologiari dagokionez.
  • Dinamika: 2 orduko eskolak, astean 3-4 egunetan, astelehenetik ostegunera. Ikasleen beharren eta bizitza erritmoen arabera molda daitezke ordutegiak.
  • Kostua: 374 eta 438 eurokoak hurrenez hurren. Matrikularen %75-%100 artean berreskura daiteke.
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.