Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar, eta helburua egunero aurki daitezken arrisku egoerei nola erantzun erakustea da.
Lehen sorospeneko hainbat teknika erakutsiko dituzte.
Ongizatea eta osasuna sustatzeko egiten duen lanaren barruan ikastaroa emango du DYA Gipuzkoak, Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa, hain zuzen ere. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar, eta helburua egunero aurki daitezken arrisku egoerei nola erantzun erakustea da: “Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… nola tratatu ikasiko dute ikastaroetan teoria eta praktika uztartuta”.
Ikastaroa hilaren 18tik urriaren 6ra bitartean egingo dute, 19:00etatik 21:00etara. Frogak gainditzen dituztenek Sorosle titulua jasoko dute. Matrikulak 110 euro balio ditu eta ikasle kopurua mugatua da. Ikastaroak Errenteriako Koldo Mitxelena Institutuan egingo dituzte, eta izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu beharko dute.