Bbi elkarretaratze deitu dituzte, lehenengoa gaur izango da Beraungo Sorozabal plazan 19:00etan.

Kataluniako erreferendumaren alde kalera aterako dira gaur eta bihar Errenteria-Oreretan.
Kataluniak urriaren 1ean independentziari buruz egingo duen erreferemduma babestuko dute Errenteria-Oreretan. Horretarako bi elkarretaratze deitu dituzte, lehenengoa gaur izango da Beraungo Sorozabal plazan 19:00etan.
Bigarrena, berriz, bihar deitu dute Zumardian 19:30ean. Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, Kataluniari babesa erakustearekin batera, “herritarren eta erabakiaren” garaia dela aldarrikatuko dute bildutakoek eta beraiek ere erabaki nahi dutela.