Urtean sei hilabetez egoten da zabalik San Marko gotorlekua. Laster itxiko ditu ateak beste sei hilabetez, urriaren 11ean.
Urtean sei hilabetez egoten da zabalik San Marko gotorlekua. Laster itxiko ditu ateak beste sei hilabetez, urriaren 11ean.
Errenteriako Bizarain mendiartean ezkutatuta dago San Marko gotorlekua. Hirugarren gerra karlista ondoren eraiki zen, 1888.urtean, ingurunea babesteko. Maria Cristina Erreginak inauguratu zuen urte hartako abuztuan, baina militarrek okupatu zuten 1970.urtera arte. 1992.urtetik Errenteriako Udalarena da.
Bertan garaiko soldaduen pasadizoak eta kanoien erreplikak ikus daitezke inguru guztia eta natura kontenplatzeaz gain. Euskal kostaldearen zati handi bat ikus daiteke han goiko behatokitik, Iparraldetik Donostiraino. Eta beste aldean Gipuzkoako barrualdeko mendiak daude.
Bisitak doakoak dira, baina bisita gidatuak egiteko aukera ere badago. Urriaren 11 arte, asteazkenetik igandera dago irekita, 11:00etati k14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.