Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

60 urte eta inoiz baino atleta gehiago

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak hilaren 21ean aurkeztuko du denboraldi berria Beraungo estadioan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/11
EATko taldekide batzuk. Hilaren 21ean aurkeztuko dute denboraldia.

EATko taldekide batzuk. Hilaren 21ean aurkeztuko dute denboraldia.

EAT Errenteriako Atletismo Taldeak 60 urte bete ditu aurten eta ibilbidean izan duen atleta kopururik handiena du egun. Horien guztien aurkezpen ofiziala egingo du hilaren 21ean Beraungo estadioan. Inoizko atleta kopururik altuena izateaz gain,  inoiz baino sendoago eta profesionalago dela nabarmendu dute arduradunek gainera. Denboraldiaren aurkezpena 18:00etan hasiko dute. Eskola osatzen duten kideak helduko dira lehenengo eta 19:00ak arte gainontzeko taldeak batzen joango dira familia argazkia egiteko. EATk aukera zabalak eskainiko ditu denboraldi honetan. 8 urtetik aurrerako haurrek Atletismo Eskola dute eskura. Benjaminek eta kimuek astearte eta ostiraletan dituzte entrenamenduak 17:30etik, 19:00etara; haurrek eta federatuek, astearte, ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 19:30era. Atletismo Eskolako saioak euskaraz dira, bertan ari diren begiraleak atletismo taldeak kontratatutakoak dira, eta gutxienez begirale titulu nazionala, soinketan espezializatutako magisteritza titulua, edo IVEF titulua dute: “Eskola profesionalizatzeko apustua egin dugu, bertan aritzen diren klubeko 50 kideei kalitatezko zerbitzua emateko”. Aurten gainera lehiaketarik gabeko talde irekiak osatuko dituzte EATn, kirola egin bai, baina lehiatu nahi ez duten gazteei begira. Senior eta beteranoen taldeak Entrenamendu federatuko talde hori da apustu garrantzitsuenetako bat EATrentzat: “Ia 50 kide ari dira bertan, eta bi talde egin nahi ditugu, emakumeena eta gizonena Espainiako Estatuko Klub Beteranoen txapelketara iristeko. Iaz, emakumeek lortu zuten, beraz aurten emakumeen mailari eutsi eta gizonen taldearekin txapelketa horretara iristea dugu helburua”. Baitz Taldeak geroz eta kide gehiago ditu, bestalde. Une honetan 30 emakume ari dira bertan, maila ezberdinetakoak, eta Dana Romerok gidatuta astean bitan egiten dituzte entrenamenduak: “Forman jarri nahi duten emakumeei begirakoa da, hastapena”. Entrenamendu funtzionala egiten dute, bestalde, pista entrenamenduaren osagarri gisa, eta publiko zabalari irekia. Denboraldi honetan gainera, running eta trail taldeak modu bateratuan lantzen hasiko dira. Gipuzkoako beste talde batzuekin elkarlanean arituko da EAT beteranoen taldea osatze aldera. BAT Bidasoa Atletico Taldearekin daukan hitzarmena berrituko du, bestalde EATk. Atletismo taldearen gaineko informazioa bere webgunean eskura dezakete interesdunek eta harremanetan jartzeko, berriz, posta elektronikora mezua bidal dezakete edota 675 66 39 04 edo 676 13 91 63 telefono zenbakietara deituta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.