Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Mila aurpegiko gaixotasunari aurre egiteko

Esklerosi anizkoitza duten 750 lagun dira Gipuzkoan. Gaixotasunaren gainean sentsibilizatu, eta dirua biltzeko ekitaldi solidarioa antolatu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/12
Ugartemendia, Barriola, Collar eta Lore gaurko agerraldian.

Ugartemendia, Barriola, Collar eta Lore gaurko agerraldian.

Esklerosi anizkoitza duten 750 lagun dira Gipuzkoan. Espainiako Estatuan, bost ordutik behin kasu berri bat diagnostikatzen da. Mila aurpegiko gaixotasuna deitzen diote gazte helduei eragiten dien eta kronikoa den gaitzari, eta horren gainean sentsibilizatu, eta gaixoek errehabilitazioa egiteko dirua biltzeko ekitaldi solidarioa antolatu dute Errenteria-Oreretan ADEMGI elkarteak, Katxiporretak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Jon Collar Kultura zinegotziak, Jon Barriola ADEMGI elkarteko gizarte langileak, eta Aitziber Ugartemendia Katxiporretako ordezkariak gaur aurkeztu dute hilaren 17an, igandea,  Pupu eta Lore pailazoek egingo duten Haizearen herrira ikuskizuna. Bi saio egingo dituzte, 11:00etan eta 12:30ean, 400 lagunentzat bakoitza. Ekitaldi solidarioa antolatzeagatik eskerrak eman ditu Collarrek udalaren izenean: “Askotan erakundeak iristen ez garen lekuetara heltzen diren eragileak daudelako. Guk hauspotu, lagundu egin behar dugu ibilbide horretan”. Elkarlanean urteak daramatela gaineratu du C0llarrek, “hitzordu garrantzitsua da”. Ekitaldiaren helburuez eta gaixotasunaz mintzatu da Barriola.Halako ekitaldiak “garrantzitsuak” direla esan du ADEMGIko ordezkariak, gizartea  sentsibilizatzeko eta esklerosi anizkoitza zer den azaltzeko, eta “oso beharrezkoak” diren finantziazioak lortzeko. Esklerosi anizkoitza bereziki gazte helduei eragiten dien gaixotasun neurologikoa da, kronikoa eta progresiboa da: “gaixotasun hau duten lagunek bizitza osoan zehar zaintza batzuk behar dituzte, eta horretarako oso garrantzitsuak dira guk eskaintzen ditugun zerbitzuak, batez ere errehabilitazioa, beraien autonomia ahalik eta gehien mantentzen laguntzeko. Ekitaldi hau, zehazki, errehabilitazio zerbitzu hori finantzatzeko antolatu dugu”. Eskerrak eman dizkie Katxiporretari eta udalari, “beraiek gabe oso zaila litzatekeelako halakoak antolatzea”. Ugartemendiak ikuskizunaren nondik norakoak kontatu ditu. Manolo Urbieta zenaren abestietan du abiapuntua ikuskizunak, “Gure pailazo taldeak orain 25 urte grabatu zuen lehenengo diskoa Manolo Urbietaren abestiekin eta orain, bere azken urteetan sortutako abestiekin sortu dugu Pupu eta Loreren diskoa. Aiton-amonak eta bilobak elkarrekin dantzan, jolasean, abesten jartzea du helburu. Erreferente eta eredu izan da guretzat Urbieta”. Lore pailazoa ere izan da agerraldian, eta herritar guziak gonbidatu ditu emanaldi solidarioarekin bat egitera. Gonbidapen bera egin dute Barriolak, Collarrek eta Ugartemendiak, “helburua da bi saioak betetzea, esklerosi anizkoitza dutenak laguntzeko”. Sarrerak 6 euroan daude salgai Niessen kulturgunean eta Xenpelar Kultur dendan.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.