Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bizikleta festa, azoka eta ikastaroa, mugikortasun iraunkorraren astean

Bizikleta festa, bigarren eskuko bizikletaren merkatua, eta bizikletan ibiltzen ikasteko helduei begirako doako ikastaroa antolatu ditu udalak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/13
Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dute bizikleta lanera edo ikastera joateko.

Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dute bizikleta lanera edo ikastera joateko.

Hilaren 16tik 26ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea egingo dute Partekatzeak urrutiago eramango zaitu leloarekin, eta bat egin du beste urtebetez Errenteriako Udalak. Horren harira, bizikleta festa, bigarren eskuko bizikletaren merkatua, eta bizikletan ibiltzen ikasteko helduei begirako doako ikastaroa antolatu ditu. Kirola eta Ingurumen sailek antolatu dute astea, ibilgailua hirian erabiltzeak osasun publikoan zein ingurumenean eragiten dituen kalteak agerian jarri eta herritarrak sentsibilizatzeko, batetik, eta garraiobide iraunkorrak dituen onurak azalarazteko, bestetik. Iaz onartu zuen udalak Oinezko eta bizikleta bidezko Mugikortasun Plana: “Helburua bizikletaren erabilera sustatzea da, neurriak jarrita horretarako eta bidaien %1etik %5era jauzia egiteko. gaur egungo sarea 12 kilometrotik 25 kilometrora zabaldu nahi da gainera”. Bigarren eskuko bizikletaren merkatua ostiralean egingo dute. Herritarrek bertara jotzea izango dute saldu nahi duten bizikletekin edo mugikortasunarekin lotutako objektuekin, eta azokan salduko dizkiete bertan izango diren saltzaileek. Ez da 300 euroko baino gehiagoko salneurririk onartuko. Azoka 16:30etik 20:00etara izango da zabalik eta bizikletak edota bestelako mugikortasunerako objektuak 15:00etatik 16:30era utzi beharko dituzte interesdunek. Informazio gehiago behar dutenentzat, telefono zenbakia jarri du udalak: 943 67 02 49. Bizikleta Festa, seigarrenez Larunbatean antolatu dute Bizikleta Festa eta seigarren ekitaldia izango du honakoa. Errenteria-Orereta barruan egingo den martxa kontrolatua izango da festa, ordu erdi ingurukoa eta Biteri kalean hasi eta bukatuko dena. Bi taldeetan banatu dute, txikienak, 11 urtetik beherako haurrak eta guraso edo laguntzaileak 11:30ean abiatuko dira. 11 urtetik gorakoak berriz, 12:30ean. Doakoa da eta ez da parte hartzeko izena eman behar, baina kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Helduei begira, bizikletan ibiltzeko ikastaroa antolatu du udalak astearen barruan. Doakoa da ikastaro hori ere, eta Galtzarabordako kiroldegiko pistan emango dute hilaren 18tik 21era bitartean bi ordutegitan, 1:00etatik 11:30era eta  12:00etatik 13:30era. izena ematea kiroldegiko harreran egin daiteke bihar arte. Informazio gehiago behar dutenek ikastaroaren gainean, 635 20 24 24 telefono zenbakira deitu dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.