Ate irekien eguna antolatu du larunbaterako Pasaiako Udalak udal euskaltegia ezagutzeko eta ikasturte honetan euskara ikasteko dauden aukeren berri emateko
Ate irekien eguna antolatu du Pasaiako Udalak udal euskaltegia ezagutzeko. Eraikina ikusteaz gain, ikasturte honetan euskara ikasteko dauden aukeren berri emango dute. Larunbatean izango da eguna.
Ongi etorri euskarara leloa erabili dute aurtengo kanpainan. Besteak beste, etxean, lagunartean, lanean, ikasketetan, aisialdian eta kirol jardueretan euskara erabiltzeko helburuarekin abiatuko dute ikasturtea irailaren 28an. Ordutegi malgua eskainiko dute, erritmo eta maila desberdinetako ikastaroak eskainiz. 07:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Pasaiako Udalak, gainera, matrikularen %100 berreskuratzeko aukera ematen duen beka sistema eskaintzen du.
Izen ematea hilaren 25a arte izango da. Informazio gehiagorako 943 00 34 00 telefonora deitu edo euskaltegira hurbildu daiteke (Euskadi Etorbidea 61, Trintxerpe. Anbulategi ondoan). Larunbat hau aprobetxatu daiteke horretarako.