Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Edukiontzi bidezko hondakin bilketa gaur hasi dute Lezon

Gaur bertan hasiko dira herri osoan edukiontzi bidez hondakinak biltzen eta horren berri emateko agerraldia egin dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2017/09/18
Atez ateko sistemako zintzilikarioak kentzen

Atez ateko sistemako zintzilikarioak kentzen ari dira.

Atez ateko sistemaren zintzilikarioak kendu, eta edukiontziak jartzen ari dira Lezon. Gaur bertan hasiko dira herri osoan edukiontzi bidez hondakinak biltzen eta horren berri emateko agerraldia egin dute Jesus Maria Martiarena alkateak, Miguel Angel Sanchez Ingurumen zinegotziak,  Jaime Dominguez-Macaya San Marco Mankomunitatearen presidenteak, Leire Beteta Ingurumen teknikariak, eta Kepa Ugartemendia San Markoko teknikariak. Sistema berriak bost edukiontzi dituela azaldu du Betetak: “Horietako hiru zabalik izango dira: ontzi arinak eta plastikoa biltzeko edukiontzi horia; papera eta kartoia biltzeko urdina; eta beira biltzeko iglu berdea. Marroia eta grisa, organikoa eta errefusa biltzekoak, berriz, txartelarekin zabaldu beharko dira. Horren helburua, herritarren erabileraren kontrola egitea da, aztertzea, eta edukiontzi marroira bestelako hondakinak bota ez daitezen lortzea”. Landa eremuan, Gaintxurizketa eta  Errekalden hiru ekarpen gune izango dira: “Horietako bakoitzean bost edukiontziak izango dira etxola baten barruan, eta bertara sartzeko txartela beharrezkoa denez horiek aktibatzera hondakinen bulegora joan beharko dute landa eremuetako bizilagunek”. Poltsa konpostagarriak udalak banatuko ditu hondakinen bulegoan, doan, eta edozein momentuan jaso ditzakete: “Poltsa konpostagarriak soilik materia organikoa biltzeko eta edukiontzi marroian erabili behar da”. Sanchez “pozik” azaldu da sistema berria herri osora zabalduta: “Herritarren nahi eta eskariari erantzunez sistema berria udalerri osoan ezarri da gaur.  Lezoarrek aurrerantzean beren behar eta ohiturei modu egokiagoan erantzuten dien sistema erosoagoa eta erabilerrazagoa izango dute”. Herritarrek “egunero eta edozein ordutan” atera ahal izango dituztela hondakinak gaineratu du Ingurumen zinegotziak, “helburu nagusia egungo sistema hobetzea da herritarrei erraztasunak emateko. Lezoarrak ohituta daude hondakinak gaika biltzera eta ziur gaude sistema berriarekin gaikako bilketa datuak hobetuko ditugula edukiontzi bidezko sistema erosoagoa, erabilerrazagoa, garbiagoa, ekonomikoki iraunkorragoa delako”. Egun “handia” dela gaurkoa esan du Dominguez-Macayak, “Lezon edukiontzi bidezko hondakin bileta sistema ezartzea erronka polita izan delako. Aurrerantzean, Lezoko hondakinen bilketa integrala mankomunitatearen esku egongo da, “ardura hori hartzea oso garrantzitsua da”. Erronka nagusia, gaikako bilketa datuak “hobetzea” dutela esan dute Sanchezek eta Dominguez-Macayak. Eman dituzten datuen arabera, %75 eta %80artekoa da gaur egun gaikako bilketa. Zalantzak argitzeko, Hondakinen bulegora jo dezakete herritarrek edota 943 52 15 38 telefono zenbakira deitu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.