Azken hilketa matxista salatzeko bildu ziren atzo Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta.
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeaegin dute Errenteria-Oreretan. Argazkia: Eli Etxabeguren
Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Pasaian indarkeria matxista amaitzea eskatzeko. Pasa den asteazkenean 23 urteko Melodie Masse hilotz aurkitu zuten Uztaritzeko (Lapurdi) etxe batean bortxa zantzu handiekin. Zortzi hilabeteko haurdun zegoen Masse. Hilketa matxista hori salatzeko bildu ziren atzo Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Azken hilketa matxistaren salaketa egitearekin batera, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitera deitu zuten bildutakoek.
Hilketaren
susmagarri nagusia atxilotu dute jendarmeek.