Antxoko Ibaiondo frontoiak eskuzko bi norgehiagoka hartuko ditu.
Bankoak eta Diario Vascok XXVI. esku pilota txapelketa Antxoko Ibaiondo frontoian jokatuko dute. Sarrera doakoa izango da. Txapelketa hilaren 22an izango da gaueko 21:30tik aurrera. Bertaratzen direnak, binakako bi norgehiagoka ikusi ahalko dituzte, gazte promesak eta senior mailako partida bana.
Gazteek emango diote hasiera jaialdiari. Ariztegi-Ibarloza eta Aizkorbe-Artola izango dira aurrez aurre. Beranduago, Zubiria-Irurita eta Azketa-P. Ruiz bikoteek jokatuko dute azken partida.