Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errefuxiatuen alde bustiko dira

Ekintzaren bidez herritarren kontzientziak astindu nahi dituzte, gizarteratu errefuxiatuek bizi duten egoera, eta babesa azaldu, "gure herrian ongi etorriak direla esan".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/20
Errefuxiatuen alde bustitzera deitu dute bederatzi elkartek.

Errefuxiatuen alde bustitzera deitu dute bederatzi elkartek.

Errenteria-Orereta herri abegikor eta anitza dela, eta urruneko itsasotik datozenen alde “busti behar dela” uste dute GOT Grupo Oarso Taldea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mikelzulo Kultur Elkartea, SOS Arrazakeria, Hondarribia- Katsikas, Oreretako Mugimendu Feminista, Salvamento Maritimo Humanitario, Bosa Orereta eta Zaporeak elkarteek. Beraiek bustiko dira. Atlantikaldiaren testuinguruan egingo dute, ostiralerako antolatu duten ekimenaren bidez, eta herritar guztiak deitu dituzte “Atlantikoa eta Mediterraneoa bat egitera”. Errenteria-Oreretako EH Bilduk, Errenteria Irabazizek, ELA-k, LAB-ek eta ESK-k babestu dute. Fanderiako bidegorria eta Gabierrota auzoa batzen dituen egurrezko zubian egin dute hitzordua 19:00etan. Hamar ontzi puzgarri jaurtiko dituzte Oiartzun ibaira puntu horretan. Ontzietan bina edo hiruna lagun, hogeitik gora guztira, errekan behera Zumardiraino joango dira errefuxiatuek Mediterraneoan egiten duten bidaia simulatuz. Lehorreratzea egingo dute, Mediterraneoa ihesi zeharkatzen duten askoren ametsa. Salbamendu jaka jantzita egingo dute bidea, eta bien bitartean, ibaien ertzetako bideetatik manifestazioa antolatu dute. Errefuxiatuak bezala, lehorreratu bezain pronto atxilotuko dituzte, eta Atzerritarrentzako Internamendu Zentrora eramango dituzte. Herritarrek askatu eta aterako dituzte handik. Ekintzaren bidez herritarren kontzientziak astindu nahi dituzte, gizarteratu errefuxiatuek bizi duten egoera, eta babesa azaldu, “gure herrian ongi etorriak direla esan”. Gaur goizean egin duten agerraldian talde antolatzaile guztietako ordezkariak zeuden, baita ontzi puzgarria, salbamendu jakak eta manta termikoak. Horiek jantzita egin dute agerraldia, errefuxiatuak bailiran. Kultur aniztasunaren emaitza Bihartik igandera arte, Atlantikaldiaren eskutik  Errenteria-Orereta itsas topaleku bihurtuko dela baliatu nahi izan dute antolatzaileek: “Garai batean ematen ziren kultur trukeak gogoratuz eta eraberrituz, eta gaur egun Errenterian bizi diren jatorri ezberdinetako herritar eta komunitateen aniztasun kulturalak baduela lekua gurean aldarrikatuz. Beste tokietatik gurera, guretik besteetara, miseria gorria dela, edo gerra zibilak, edo errepresioa eta diktadurak direla medio, joan etorri hori etengabekoa izan dela ezin baitugu ahaztu”. Errenteria-Orereta, herri gisa, horren emaitza dela nabarmendu dute. Gaur egun, Atlantikoko portuetatik Mediterraneoko portuetara begira jarri behar dela sinistuta daude. Horren harira, gogora ekarri dute 2014. urtean 10.000 etorkin hil zirela ofizialki; aurten dagoeneko, 2.200, eta urtea ez da amaitu: “Mare Nostrum, mare mortum, hondamendia bihurtzen ari da Mediterraneoa”. Afganistan, Siria, Irak, Afrikatik gerrateak, izurriteak edo diktaduretatik ihesi datozenek bideak oztopoz beterik aurkitzen dituztela salatu dute, eta harresiz inguratutako Europa. datuak eman dituzte ondoren. Aurten, 131.703 errefuxiatu iritsi dira Europara, horietatik, soilik 27.641 birkokatu dituzte. Espainiako Estatuak 20.000 onartu behar zituela eta 2.000 baino ez dituela hartu ere salatu dute, “gainera debekuak eta oztopoak jarri dizkie autonomia erkidegoei eta udalei bere kabuz pausurik eman ez dezaten”. Herritarrak bustitzera deitu dituzte eta ostiralean antolatu duten ekimenean parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.