Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteen aisialdian euskara sustatzeko castinga egingo dute Pasaian

Arrauna, dantza eta futbola egiten duten zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteei zuzenduta dago kanpaina.

Hegoi Belategi
Pasaia
2017/09/20

Castinga, gazteen artean euskara sustatzeko modu berria behar du izan.

Castinga urriaren zazpian egingo dute, baina ordua eta lekua zehazteko daude oraindik. Izena emateko epea, hilaren 28ra arte izango da, arrauna, dantza eta futbol elkarteetan. Adin txikiko gazteentzako castinga denez, gurasoen baimen sinatua ekartzea beharrezkoa da. Atzo aurkeztu zuten iniziatiba, Trintxerpeko alkateordetzan. Pasaiako Udalaren Euskara Sailak eta Euskararen Aholku Batzordeak funtsezkotzat dute euskararen erabilera Pasaiako kaleetan. Gazteen gehienek, badakite euskaraz hitz egiten, baina hainbat arrazoi direla medio, aisialdia erdalduna izaten jarraitzen du. Hori dela eta, ikasturte honetan sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina deigarriagoak egingo dituzte. Tartean, Strogoff komunikazio enpresarekin batera diseinatutako castinga. Herriko hainbat elkarte, euskaltegi, familia eta merkatarien babesa jaso dute ekimena gauzatzeko. Pasaia-Lezo Lizeoko eta Karmengo Ama eskolaren ordezkariek ere parte hartu dute. Hezkuntza euskaraz izan arren, hizkuntzaren susperraldia ez dago bermatuta gazteen artean. Alde batetik, Pasaiako guraso askok ez dakitelako euskaraz hitz egiten. Baina batez ere, kaleko harremanetan normalizatua ez dagoelako. Aisialdia euskaraz izan dadin, castinga eta beste ekimen batzuk sortzeko ahalegina egingo dute. Elkarteetatik ere, gazteei parte hartzeko gonbita egin diete, “euskaraz ongi pasa daitekeela frogatu nahi diegu gazteei” adierazi du Jose Mari Artola, Pasaiako elkarteen ordezkariak. Gazteak berez, euskarria baino ez dira, benetako hartzaileak familia osoak dira. “Kanpainaren bitartez, Pasaian euskaraz bizitzea posiblea dela erakutsi nahi diegu, haiek hausnarketa propioa egin dezaten”. Castingari dagokionez, gazte normalak nahi dituztela nabarmendu du Nagore Garcia, Strogoff komunikazio enpresaren langileak, “ez ditugu dantzari bikainenak, futbolari trebeenak edota arraunlari kementsuenak bilatzen, neska-mutil talde anitza bilatzen dugu, kamera aurrean jartzeko lotsarik ez dutenak”. Castingera doazen gazteei hainbat argazki egingo dizkiete, banaka zein taldeka. Hautatuak diren gazteek, beste argazki saio batean parte hartzeko aukera izango dute. Arrauna, dantza eta futbola aukeratu dituzte, hauek direlako haur eta nerabeen hautu nagusiak aisialdirako, eta lau udalerrietan ordezkaritza dutelako. Hauek dira, castingean parte hartuko duten elkarteak. Dena den, beste hainbat elkartek babesa eskaini diote ekimenari.
  • Arrauna: San Juan Koxtape, Illunbe eta San Pedro.
  • Dantza: Trintxerpeko Txassis eta Fama, Antxoko Alkartasuna, Donibane dantza taldea eta San Pedroko Lamiak.
  • Futbola: Pasaia Kirol Ekartea eta Trintxerpe.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.