Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Zerbitzu publiko indartsuen aldeko apustua egiten dugu"

Errenteria Irabaziz eta EH Bilduko oinarriek agerraldi jendetsua egin zuten atzo, zerbitzu publikoen aldeko apustu "sendo eta irmoa" agertzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/20
EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdietako oinarriek publifikazioen gaineko adierazpena egin dute.

EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdietako oinarriek publifikazioen gaineko adierazpena egin dute.

Errenteria Irabaziz eta EH Bilduko oinarriek agerraldi jendetsua egin zuten atzo, zerbitzu publikoen aldeko apustu “sendo eta irmoa” agertzeko. Pasa den ekainean jakinarazi zuen bi alderdi horiek osatzen duten gobernu taldeak, garabi eta TAO zerbitzuak publifikatzeko eta udaletik zuzenean kudeatzeko erabakia, eta orain, bi alderdien oinarrien babesa jaso dute. Miguel Harinak  euskaraz eta Tina Diazek gazteleraz egin zuten bildutako lagunen izenean adierazpena. Publifikazioaren aldeko apustua, Politika publikoetarako oinarrizko akordioa 2015-2019 dokumentua eta akordioa du oinarri azaldu zutenez, “bertan azaldu genuen herritarren interesei erantzungo zien zerbitzu publiko indartsuen aldeko apustua egiten genuela, eta zentzu horretan, zerbitzu publikoak indartzeko urrats garrantzitsua da azpikontratatuak dauden zerbitzuak publiko egitea”. Sorreratik erabaki zuen garaiko gobernu taldeak TAO zerbitzua modu pribatuan ematea. Garabi zerbitzua hasiera batean modu publikoan eman bazen ere, ondoren azpikontratatzea erabaki zuten duela 25 urte. Bi zerbitzu horiek publiko egiteak ondorioak dituela gaineratu zuten: “Adierazpen hau egiten dugu gure bi talde politikoen babesa agertzeko edozein mugimendu sozialentzat oinarrizkoa den printzipio bat babesteko: kudeaketa publikorako espazioak irabaztea. Batez ere, fase neoliberal luze honetan, sozialdemokraziaz mozorrotuta askotan, non saiakera oso garrantzitsua ematen ari den udal zerbitzuak azpikontratatu eta izaera publikoarekin zerikusia duen edozer deseraikitzeko”. Zintzotasun politikoa eta gizarte justuago baten alde egoteak, kudeaketa publiko zuzenerako espazioak irabaztearen alde egotea dakarrela esan zuten, bestalde, eta baita ere beren ustez sistema publiko indartsurik gabe gizarte kohesioa eta justizia soziala ezinezkoak direla, “horregatik agertzen dugu publikoki gure aldekotasuna Errenteriako Udalaren Gobernu Taldeak TAO eta Garabi zerbitzuak publiko egitearen proposamenaren alde”. Ondorioak pairatuko dituzten langileei babesa herritarrei “kalitatezko zerbitzua” emango dien egitura publikoaren alde egin dute, eta baita zerbitzu publiko horietara heltzeko berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioekin ere, “ez da zilegi atzeko atetik funtzio publikora sartzea eta funtzionario lanetan aritzea”. Kalitatezko zerbitzu publikoaren alde egin duten bezala,  publifikazioaren ondorioak pairatuko dituzten langileak babestearen alde azaldu ziren bildutakoak, “garabi eta TAO zerbitzuko langileak zerbitzuak modu pribatuan eman zitezen hartutako erabaki politikoaren errudun ez direlako”. Babesa azaldu diete langileei, eta baita, irtenbide bat bilatu eta birkolokatzearen alde udaletik luzatutako proposamenari ere. Horren harira, “elkartasun sareak” sortzeko beharra nabarmendu zuten, “azpikontratazio eta neoliberalismoaren ondorioak jasan dituzten langileei babesa erakusteko”. Sindikatuei dei egin ziten azkenik, atzoko agerraldian bildutakoek, “talde politiko ezberdinekin mahai inguruan elkartu eta publiko egin daitezkeen zerbitzuen gainean oinarri komun batzuk ezarri ditzagun. Funtzio publikoarentzat espazioak irabaztearen alde ala kontra gauden erakusteko momentua da,  eragile ezberdinak eseri eta akordioetara heltzeko momentua”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.