Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian izango da hitzaldia, 20:00etan hasita, eta antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Herri Maputxearen gainean arituko dira hitzaldian.
Udako etenaldiaren ostean, Gaztañoko Auzo Elkarteko kideak lanean hasi dira eta hitzaldi sorta prestatu dute datozen hilabeteetarako. Bihar egingo dute lehenengoa. Herri
Maputxearen historia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da Askapena erakunde internazionalistako eta Wallmapu Euskal Herria elkarteko kideek
Herri Maputxea borroka eta duintasun istorio bat izenburupean emango duten hitzaldiari esker.
Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian izango da lurraren jendearen gaineko hitzaldia, hori esan nahi du Maputxe izenak, 20:00etan hasita, eta antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.