"Egiten dudan musika doinu ezberdinen arteko elkarreraginean datza"
Musikari sanpedrotarrak ‘Jaio/Nacer’ lana argitaratu berri du, eta Pasaiako hainbat komertziotan dago salgai. Bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Zurutuza oso gustura dago lortutako emaitzarekin.
Musikagile osoa da Sergio Zurutuza. Bere lanak instrumentu eta musikari ezberdin asko, abileziaz uztartzeagatik nabarmentzen dira. Oraingoan, bere estiloaren oinarriak mantendu baditu ere, Jaio/Nacer diskoan soinu berriak bilatu ditu Zurutuzak, ohiko iluntasuna alde batera utziz. Lan pertsonalagoa da, bere burua hobeto ezagutzeko prozesua.
Egun batzuk pasatu dira zure diskoa plazaratu zenuenetik, zer moduz jaio da?
Tira, ez dago gehiegirik ospatzeko, baina ni oso gustura nago egindako lanarekin.
Hainbatek zure musika rock sinfonikotzat jo dute, ados zaude?
Musika guztia talde batean ala bestean sailkatzeko beharra du jendeak. Baliteke rock sinfonikoa izatea nire musikarekiko antza gehien duen generoa. Beti uztartu ditut musika klasikoa eta rock musika. Duela urte batzuk nire musika sinfoniko rocka zela esango nuke, klasikoa rockari gailentzen baitzitzaion. Jaio-n, ordea, rock doinua da nagusi. Beraz bai, rock sinfonikoa dela esatea ongi dago.
Nola definituko zenuke zuk zure musika?
Jaio/Nacer diskoari buruz galdetzen badidazu, nik neuk ere ez dut oso argi. Orain arte nire musika bellosiniestroa zela esaten zidaten, eta ados nengoen. Estilo hura, asmatutakoa da noski. Orain, ordea, iluntasuna albo batera utzi dut tarte batez, eta nire burua gehiago ezagutzen ari naiz. Ez galdetu zein estilo den hori, nik ere ez dudalako oso argi. Badakit, ordea, album honen musika zuzenean jotzeko dela, eta horixe da nire asmoa.
«Niregatik egiten dut musika, nire buruarekin gustura sentitzeko»Eta lotu ahal duzu zuzeneko kontzerturik? Oraindik musikari bila nabil. Hamar bat lagun beharko nituzke. Orain arte prest dagoen musikari bat lortu dut. Hobe bi izatea bakarra baino. Musikenen castinga edo tankera bereko zerbait egin beharko dut. Arlo musikala alde batera utzita, zein da Jaio/Nacer diskoaren istorioa? Bizitza oso baten istorioa da, eta abesti bakoitza istorio horren parte bat da. Bi pertsonek elkar ezagutzen dutenean hasten da; biek elkarrekin lo egin nahi dute, orduak aurrera doazela ahazteko, hausnarketa propioetatik ihes egiteko. Sexu harremanak izatea erabakiko dute, Introjaio abestian biltzen dut parte hori. Sexu harreman horietatik Nebusi jaioko da. Nebusi nik asmatutako pertsonaia da, eta bere bizitzaren istorioa, musikaren bitartez azaltzen saiatzen naiz. Nerabezaroa, drogekin lehen esperientziak eta esperientzia horiek bizitza osorako dituzten ondorioak. Azkenik, zahartzaroaren ateetan dela, Nebusik helmugara iristearen garrantziaz hausnarketa egiten du. Helmugara iristea ez du zertan ona izan behar. Duintasunez iristea, zutik iristea da. Gitarrak, mandolinak, pianoak, sintetizadoreak eta instrumentu gehiago. Zer dela eta hainbeste doinu ezberdin? Ez naizelako gai instrumentu gutxirekin konposatzeko. Ez dut ulertzen musika anitza ez bada. Diskoa aurkezteko pare bat aurkezpen finkatu ditut, bertan gitarra joko dut bakarrik, eta egia esan, ideiak ez nau bereziki motibatzen.Nik egiten dudan musika, doinu ezberdinen elkarreraginean datza. Bitxia badirudi ere, nahiko jarrera antisoziala dut, baina musikari dagokionez, taldeen babesle sutsua naiz, handiak badira hobe. 50 lagun inguru biltzen zituzten taldeekin lan egin dut. Azkenaldian, talde txikiagoentzat diren lanak egiten ari naiz. Dena den, hamar bat lagunentzako musika izan ohi da, ez dira gutxi. Musika egiterakoan helburu amankomuna duen gizataldea behar dut.
«Ez naiz gai musika instrumentu gutxirekin konposatzeko. Ez dut musika ulertzen anitza ez bada»Diskako kantu guztiak konposatzeaz gain, abesti asko zuk jo dituzu ezta? Gitarra, baxua eta mandolina dituzten abesti guztiak nik jo ditut, bai. Pianoa batzuetan nik jo dut, eta beste batzuetan konposaketak egin ditut eta soinua ordenagailuz erantsi. Konposatzeko prozesua ere oso konplexua da, nota bakoitza sentiberatasunarekin eta zentzuz egin behar da eta.
Lan gogorra da, beraz, eta gainera hogei abesti ez dira gutxi. Zenbat denbora behar izan duzu diska prestatzeko?
Patxadaz egin dut, nire burua gogaitu gabe. Oker ez banago 2015ean hasi nintzen, bals bat konposatzea eskatu zidatenean. Ordutik, albuma osatuz joan naiz enkarguan eskatutako lanekin, edo nire kabuz egindako kantuekin. Esan bezala, lasai asko egin dut, izan ere, azken albumak sekulako estuasunarekin egin nituen. Oraingoan modu ezberdinean egin dut lan, epeari hainbesteko garrantzia eman gabe.
«Nire ibilbide musikala Tirri Tarrari zor diot, zalantzarik gabe»Hogei abesti, musika anitza eta dena 10 euroren truke. Errentagarria da? Ez, inondik inora! Batez ere azken bi urteetako lan guztia kontutan hartuz, ez dut uste ekonomikoki errentagarria denik. Baina oso argi dut musikarekin ez naizela aberastuko eta lasai nago. Beste lan batean ere, ez dut uste aberastuko nintzatekeenik. Niregatik egiten dut musika, nire buruarekin gustura sentitzeko, ezin dut konposatu gabe bizi. Abesti bat bukatzen dudan bakoitzean lasaitu ederra hartzen dut. Abesti bat erdizka uzten badut, ordea,ezinegonak jaten nau. Tirri Tarran ibilitakoa zara, San Pedroko ikurretako bat. Tirri Tarra desagertu zenean uste duzu Pasaiak erreferentzia musikal bat galdu zuela? Zalantzarik gabe. Nire ibilbide musikala, Tirri Tarrari zor diot, solfeoan lehen maila baino ez nuelako gainditu. Ni kontserbatorioaren akatsa naiz, baina Tirri Tarraren arrakasta. Haiek bihurtu ninduten musikagile. Nire kasuan musika hezkuntza formalak ez zidan lagundu. Hezkuntza informalak, ordea, aukerak eman zizkidan. Tirri Tarran ikasten hasi nintzen eta azken urteetan nik neuk egiten nuen askok joko zuten musika. Egia esan bai, herriak asko galdu zuen Tirri Tarra desagertu zenean.
«Egia esan, herriak asko galdu zuen Tirri tarra desagertu zenean»Proisa kulturgunea eraikiko dute San Pedron, horretarako hitzarmena badago. Tartean musika eskola izango dena egingo dute. Onuragarria izango da? Bai noski! Bertako soinu teknikari izateko eskaintza egin zidaten, baina ezetz esan nuen. Nik Tirri Tarraren esperientzia bizitu dut jada, eta uste dut beste batzuk hartu behar dutela parte Proisan. Hau da, belaunaldi berriei lekua egin behar zaie. Hala ere, zeharo babesten dut proiektua, kultur arloan ekarpen handia egingo duela uste dut. Musika helburu duen ekimena beti izango da onuragarria.
