Meta Gipuzkoa plataformaren bitartez bilduko dituzte ekarpenak. Ipuinak abenduan publikatzeko asmoa dute.
Aita Manuel patroi historikoaren ipuin sorta publikatuko dute.
San Pedroko Arrantzaleen Kofradian egin zuten atzo proiektuaren aurkezpena. Aita Manuel, San Pedroko patroi mitikoaren memoria gazteenen artean mantentzea nahi dute, Gema Ces eta Idoia Larrañaga kanpainaren sortzaileek. Helduen artean bizi bizirik dirau Aita Manuelek egindakoa, ez ordea gazte eta haurren artean. Behar honi erantzuna emateko Aita Manuel eta bere zakur Izpiri (asmatu duten pertsonaia da hau) buruzko ipuin sorta publikatu nahi dute. Hiru ipuin izango dira, sei eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduak, hala ere, edukia edozein umerentzat aberasgarria izan daitekeela uste dute sanpedrotarrek. Aita Manuelen biografia ez dela izango argi utzi du Cesek, baizik eta, fikziozko ipuinak. Helburu nagusia, haurrek patroiaren inguruan hausnartzea da, ipuina irakurri ostean etxeko helduei galdetzeko, Aita Manuel ahaztu ez dadin. Gema Cesek ipuinak erredaktatu ditu eta Idoia Larrañagak ilustrazioak marraztu.
Proiektua finkatuta, finantzaketari ekin diote egileek. Hainbat aukera aztertu dituzte eta c
rowfunding kanpaina abiaraztea erabaki dute, eredu honek duen oinarri soziala dela eta. Internet eta sare sozialei garrantzia handia emango diete beraz, dena den, sanpedrotarren artean sustatu nahi dute parte-hartzea, proiektua herritik sortua eta herriarentzako baita.
Dena den, finantzaketa ez da ohiko c
rowfundinga izango,
matchfundinga baizik. Hau da, gizabanakoen ekarpenez gain, diru laguntza publikoak ere jasoko ditu proiektuak. Kanpainak bildutako bezain beste diru jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Meta Gipuzkoa da Aldundiak abiarazi duen m
atchfunding plataforma. Bigarren urtez, konpromiso soziala duten 20 proiektu finantzatzeko deialdia egin du, eta
Aita Manuelen Ipuinak aukeratutakoen artean dago. Edozeinek egin dezake 10, 20, 50, 70 edota 100 euroko ekarpena,
webgunean izena emanda, baina kontu korrontean egiteko aukera ere badago. Gardentasuna da nagusi, bildutako diruaren jarraipena momenturo egin daiteke. 5000 euro bildu behar dituzte gutxienez, baina 8000 litzateke kopururik egokiena. Orain arte, 3400 euro lortu dituzte. Urriaren 24a arte plataforman ekarpenak egiteko aukera izango da.
Finantzaketa prozesua ongi joatea espero dute idazle eta ilustratzaile sanpedrotarrek. Abenduan publikatuko dute
Aita Manuelen Ipuinak, beste bilkura bat egingo dute orduan, aurrerantzean emango dituzte pausoen berri emateko. Ekimen hau ez da Aita Manuel oroitzeko egin duten bakarra. Urtero legez, aurreko astean
Aita Manuel Eguna ospatu zuten San Pedron, patroiaren figura historikoa oroitzeko asmoz.