Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalak bat egin du Kataluniarekin

EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta EAJk adierazpen instituzionala aurkeztu eta babestu dute ez ohiko plenoan, Kataluniaren alde.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/22
Eñaut Gracia Kataluniako erreferendumeko boto paper bat eskuan.

Eñaut Gracia Kataluniako erreferendumeko boto paper bat eskuan.

Kataluniari elkartasuna adierazi dio Errenteriako Udalak. Premiazko plenoa  deitu zuen alkateak gaurko, Kataluniako egoera larriaren aurrean. Urgentzia onartuta, EH Bildu, EAJ eta Errenteria Irabaziz alderdien aldeko botoekin, egin du aurrera plenoak. Hiru alderdi horiek aurkeztutako adierazpen instituzionala eztabaidatu dute. Luze joan da. Ordubete eta erdi behar izan dute bozkatzeko. Adierazpenak aurrera egin du aurkeztu duten hiru alderdien babesarekin. PSE-EEk berriz ez du bozkatu, bozeramaileak esan duenez “ez dugulako gaiaren urgentzia ulertzen datorren asteartean plenoa izanda, eta ez gatozelako bat bertan esaten denarekin”. Julen Mendoza alkateak “urgentzia” argudiatu du: “Miaketak eta atxiloketak izan dira Katalunian. Generalitateko egoitzak eta bertako karguak dira atxilotutakoak. Kontuan hartuta zer suposatzen duen ezinbestekoa zen plenoa deitzea, kezkatuta gaudelako oso etorkizunean eta urriaren 1a arte Katalunian eman daitekeen egoerarekin. Gertaera gehiago eman ez daitezen eta egoerak okerra jo ez dezan, garrantzitsua iruditzen zitzaigun udalak ekarpena egitea Katalunia egoera normalizatu batera joan dadin”. Katalunian Espainiako Estatuko Gobernuak agindu duen polizia operazioaren gaineko kezka azaldu dute adierazpenean eta hura gaitzetsi egin dute: “Kataluniako autonomian esku hartu dute, eta polizia operazioan Generalitateko instalazioetan erregistroak egin eta arduradun legitimoak atxilotu dituzte”. Oinarrizko askatasunaren  eta demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkako “errepresio estrategia” bertan bera utz dezala eskatu dio halaber udalak Espainiako Estatuko Gobernuari. Horren harira, oinarrizko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa berretsi du udalak, eta elkartasun osoa adierazi die Kataluniako herriari eta ” Espainiako Estatuko Gobernuak gidatutako demokraziaren aurkako errepresio politikoa” jasaten ari diren herritarrei. Amaitzeko Kataluniako herriaren “asmo demokratikoaren adierazpena” ahalbideratzera eta bere erabakia errespetatzera deitu du udalak adierazpenean. Oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako erasoa “Inposizioa” ez dela bidea esan du EAJk eta elkarrizketarako deia egin du Garbiñe Oiarbidek, “arazo politikoa den neurrian, politika eginez konpondu behar da”. Elkartasuna adierazi dio Kataluniari. Luzeago jo du Jon Collar Errenteria Irabaziz alderdiko bozeramailearen hizketaldiak: “Elkartasun osoa adierazi nahi diegu  bide errepresiboa erabilita une honetan eskubide politikoak urratuta dituzten kataluniar guztiei, eta herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu”. PPk gidatzen duen Espainiako Estatuko Gobernuari erreferentzia egin dio Collarrek, “ustelkeriagatik inputatu gehien dituen partidua, 800 guztira, Europako alderdirik ustelenak, marra gorri guztiak gainditu ditu. Bilera edo adierazpen askatasuna urratu ditu azken egunetan, atxiloketa politikoak egin ditu, 712 alkate deitu dituzte deklaratzera, komunikabideetan sartu da… Diktadura gogorarazten duten jarrerak izaten ari da”. Erasoa ez dela soilik Katalunia eta bertako instituzioen kontrakoa, oinarrizko printzipio demokratikoen aurkakoa baizik nabarmendu du, eta iritziak alde batera utzita egoeraren aurrean erantzutera deitu du, “kaletik eta erakundeetatik, eta gure kasuan udaletik. Demokraziaren alde egin behar dugu”. Kataluniakoa, muturreko egoera dela esan du EH Bilduko Eñaut Graciak. “Arazo politiko bati ezin zaio parametro errepresibo eta polizialekin erantzun, erantzunak politikoa behar du. Eskubide nazionalekin lotutako arazo bat, oinarrizko eskubideekin lotutako arazo bihurtu da. Eta hemen baldin bagaude da, Espainiako Estatuak azken egunetan gurutzatu dituelako demokrazia batean gurutzatu ezin daitezkeen marrak. Ikusten ari garena, aberrazio demokratikoa da. Oinarrizko eskubideak urratu dira, 712 alkate deitu dituzte deklaratzera, alderdi politikoen egoitzetan sartu dira, hainbat ordezkari atxilotu dituzte, komunikabideen egoitzetan sartu dira, web orriak itxi edo blokeatu dituzte… Zuzenbide estatuaren suspentsioaren aurrean gaude”. Graciak, Juan Carlos Monederoren esaldi bat bota du: “Arazo erreala zera da, faxismo kiratsa dariela Espainiako Estatuaren oinei. Hori da gertatzen dena, eta nazioarteko komunikabideek ere hala diote”. Demokrazia eta legalitatearen arteko paradoxa agerian utzi du Graciak, “Estatu Espainola oso legaliformea izan daiteke, baina gertatzea dagoena da legez lege iristea autoritarismora. Ez dago demokraziarik oinarrizko eskubiderik gabe, demokrazia substantibizatu eta edukiz betetzen dituzten elementuak ari da erasotzen Espainiako Estatua”. Kataluniakoa iraultza zibila dela erantsi du, “eskubideak hedatu nahi dituen iraultza”, eta boto papera eskuan hartuta esan du erreferenduma, “boto paper hauek” direla Espainiako Estatuaren arazoa, “hauek dira prozesuaren armak”. Babes osoa erakutsi  dio urriaren 1ean Katalunian egin nahi duten erreferendumari. Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala onartu du gaur Kataluniari babesa erakutsi eta Espainiako Estatuko Gobernuak “bide errepresiboa” bertan behera utzi dezan eskatzeko. Kaleak ere erantzun du. Errenteria-Oreretan Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzeak egiten hasi ziren duela bi aste, eta azken egunetako gertaerekin, eskualde osora zabaldu dira. Lezo, Pasaia, eta Oiartzunen ere egin dituzte azken egunetan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.