Zaragozan (Espainia) atzo egin zuten askatasuna, senidetasuna eta bizikidetzaren aldeko kargu publikoen batzarrean parte hartu zuen Ion Collar Errenteria Irabaziz alderdiko kideak
Errenteria Irabaziz alderdiko kideak aurretik egindako agerraldi batean. Collar, ezkerrean.
Zaragozan (Espainia) atzo egin zuten askatasuna, senidetasuna eta bizikidetzaren aldeko kargu publikoen batzarrean parte hartu zuen Ion Collar Errenteria Irabaziz alderdiko kideak, eta bat egin zuen manifestua sinatuta. Adierazpen hori hamar alderdi politikotako kargu publikoek sinatu dute. Katalunian bizi den gatazkaren gainekoa da manifestua, eta sinatzaileen ustez, elkarrizketa eta aterabide politiko demokratikoak eskatzen ditu egoerak. Horren harira, beren etorkizuna erabaki ahal izateko Espainiako Estatuarekin adostutako erreferenduma abiatzeko eskatu dote Espainiako Estatuko Gobernuari sinatzaileek.
“Salbuespen” politika bertan behera uzteko eskatu diote halaber, “oinarrizko askatasunen kontra doazelako”. Espainiako Estatuko gobernuari eskatu diote, gainera, urriaren 1eko erreferenduma “ez oztopatzeko”.
Errenteria Irabaziz alderdiak, bestalde, batzarrean parte hartu zutenek eskuin muturreko hainbat pertsonen aldetik jasotako jazarpena salatu du.