Fanderiako gunetik abiatuko dira 14:00etan, eta Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi Haurreskolako guneetara joango dira handik.
Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu zuteneko argazkia.
Auzo konposta guneetan jarraipen bisitak egingo ditu bihar Izadi 21 aholkularitza enpresak. Fanderiako gunetik abiatuko dira 14:00etan, eta Agustinak, Gaztaño eta Alaberga eta Uztargi Haurreskolako guneetara joango dira handik, erabiltzaileen kezkak argitzeko.
Erabiltzaileek aholkulariekin hitzordua jartzeko aukera dutela gogorarazi du udalak. Horretarako, 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu edo WhatsAppa bidal dezakete edo
posta elektronikora idatzi.
Momentuz auzo konpostan parte hartzen ez duten baina interesa duten bizilagunek ere aurretik aipatutako bideak balia ditzakete izena emateko. Etxeko konposta egiten duten bizilagunei ere ematen die aholkularitza Izadi 21ek, eta azken horiek
helbide elektroniko honetara idatz dezakete zalantzak eta kezkak argitzeko.