Getariako Berriz Patxiku arrantzontziak goizaldeko ordubietan izan du ezbeharra. Ez dago zauriturik.
Berriz Patxiku Itsasontzia Pasaiako Portura eraman dute (Hitza)
Berriz Patxiku itsasontzia Ulia mendiaren parean zenean gertatu da ezbeharra, Pasaiako Portutik milia gutxira. Goizaldeko ordubietan ura sartzen ari zela eta, Itsas Salbamendukoei sorospen deia egin diete.
Patxiku, portura atoian eramatea lortu dute, baina erdi hondoratuta dago, Pasai Donibaneko kaian, Nabalaldean. Pasaiako Portuko iturriek adierazi dutenez, arazoa kolpe batek eragin duela uste dute, baina ez dute argi nola gertatu den.
Urola Kostako HITZAk jakitera eman duenez, hurrengo urratsa itsasontzia egonkortzea izango da, konponketa lanei ekin ahal izateko.
Galeriako argazkiak CARRERArenak dira.