Igoeraren 18. urteurrena izan da aurtengoa.
Victor Madejon irundarra eta Carmen Maria Perez hendaiarra dira aurtengo Platako Farolara igoeraren irabazleak. Bi bidasoar izan ziren azkarrenak larunbatean, Madejonek 17 minutu eta 11 segundu behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Perez, 20 minutu 51 segunduko denborarekin emakumerik bizkorrena izan zen larunbat arratsaldean. Bigarren postuan Hendaiako ordezkari gehiago izan ziren, Marion Arriaran eta Javier Delgado hurrenez hurren.
Oarsoarrek ere lekua izan zuten podiumean. Mertxe Casas oreretarra hirugarrena izan zen, baita Richard Rivera lezoarra ere, gizonezkoen artean. 18 urte bete ditu aurten lasterketak.