gaurtik aurrera, zabalik da informazio gune berria Herriko plazan. Informazio gune horretan, postontzian gonbitea jasoko duten errenteriarrak artatuko dituzte.
Hondakinen gaikako sistemarako informazio bulegoak zabaldu ditu ateak.
Hondakinak biltzeko
sistema berria abiatuko du udalak. Sistema horren gaineko informazioa zabaltzeko komunikazio kanpaina berria hasi zuen udalak joan den astean. Lehenengo eskutik, etxez etxe egiten ari dira kanpaina hori bosgarren edukiontziaren sisteman parte hartu ez duten herritar guztiak bisitatzeko. 12.000 etxebizitza dira guztira.
Udalak sei asteetan zehar, orain arte bosgarren edukiontziaren sisteman parte hartu ez duten herritar guztiak bisitatuko ditu. Herritarren kezkak argitu, indikazioak eman, eta kuboa, poltsak eta birziklatzeko gida emango dizkiete bizilagunei. Gainera, gaurtik aurrera, zabalik da informazio gune berria Herriko plazan. Informazio gune horretan, postontzian gonbitea jasoko duten errenteriarrak artatuko dituzte. Etxez etxeko kanpainako hezitzaileak bi bisita egingo dituzte etxebizitza bakoitzean, eta horietan ez badute inor aurkitzen, buzoian, informazio puntutik pasatzeko gonbitea utziko diete.
Ordutegiari dagokionean, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik informazio puntua. Larunbatetan berriz, 10:00etatik 13:00etara. Telefono zenbaki bat ere jarri dute herritarren eskura: 943 44 96 66.