Lezoko zinegotzien osoko bilkura, ostegunean
Osoko bilkura 19:00etan hasiko da, udaletxean. Orotara, bederatzi gai izango dituzte aztertzeko udalbatza osatzen duten zinegotziek.
- 2017ko uztailaren 27ko bileraren akta onartzea.
- Organo kolegiatuetan udalbatzako ordezkariak izendatzeko diktamena.
- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren dedikazio esklusiboa bertan behera uzteko, eta bi zinegotziren dedikazio partziala eta erretribuzioak onartzeko diktamena.
- Kale garbiketaren kontratazioa: osoko bilkuraren eskuduntzak gobernu batzordean delegatzeko diktamena.
- Kale garbiketaren baldintza pleguen aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoa gaitzesteko diktamena.
- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.
- Kontu hartzailearen txostena: 2016ko kostu efektiboa eta zerbitzuen estaldura.
- Alkatearen, organu kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
- Galde-eskeak.