Jon del Olmok Juan Inazio Ansaren tokia hartu du.
Oiartzungo Udalbatzak atzo arratsaldean egin zuen ikasturte politikoko lehen plenoa. Hamalau puntu zituzten aztergai. Lehenik eta behin, zinegotzi berri batek bere kargua hartu zuen. Jon del Olmo Larrañagak Juan Inazio Ansa Martirena ordeztu zuen. Tokia ez ezik, Ogasun Sailaren ardura hartu du ere hartu du.
EH Bilduk eta EAJk mozio bateratua aurkeztu zuten, Kataluniako erreferendumaren alde, eta Espainiako Estatuak gaiarekiko hartu duen jarrera arbuiatzeko. Elkartasuna adierazteko, udaletxeko balkoian
estelada bat jartzea adostu zuten.
Udalak kudeatzen kontuei dagokienez, datorren urteko zerga ordenantzari hasierako onaprena eman zioten. Orokorrean, tasa guztiak %1,7 igoko dira. Izango dira bere horretan mantenduko diren salbuespenak: Xorrolako txartela, errolda agirien tramiteak, udal instalazioen erabilera pribaturako tasak…
Kirola
Kirol instalazioak (Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuak) kudeatzeko kontratazioa martxan jartzea onartu zuten atzo. Bi urtekoa izango da, beste bi urtez luzagarria. Herriko pilotaleku nagusiari agokionez, hura eraberritzeko hitzarmena sinatu dute aldundiarekin.
Kirolarekin zerikusia duen beste puntu bat onartu zuten. Bigarren urteko Kimu Mailan kirol eskolak sortzea baimendu dute. Hori bai, funtzio hezitzailea izan beharko dute, eta Eskola Kirolarekin uztartzeko aukera izan behar du. Erabaki hori hartzearen arrazoia ere azaldu zuten. Kirol eskolarik ez duen herri apurretakoa da Oiartzun, eta adin horretako haurrak beste herrietara joatea saihestu nahi dute.