Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Don Bosco futbol zelaiko obrek liskarra eragin dute udaletxean

Pasaia Kirol Elkartearen kadete mailako A eta B taldeak, entrenatzeko lekurik gabe jarraitzen dute.

Hegoi Belategi
Pasaia
2017/09/28

Udalak ez du lortu oraindik kadete A eta B taldeentzako zelairik

Luze hartuko dute Don Bosco futbol zelaia berritzeko obrek, 10 hilabete Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Obrak amaitu bitarte, Pasaia Kirol Elkarteko taldeek beste zelai batzuetan entrenatu eta jokatu beharko dute. Gehienek Oarsoaldeko beste talde batzuen zelaiak erabiliko dituzte, Trintxerpeko edo Lezoko udal futbol zelaiak besteak beste. Hainbat talde Donostiako Cesar Benito zelaira ere eraman dituzte. Talde gehienak arazorik gabe birkokatu dituzte “futbol taldeek eskaini duten prestutasuna eskertzeko modukoa da” adierazi zuen Lore Suarez Linazasoro Pasaiako Udaleko Mugikortasun eta Kirol zinegotziak astearteko udalbatzarrean. Gazteen egunerokotasunean kaltea murrizteko asmoz, udala eta taldeen artean diseinatutako egutegiak, ohiko ordutegiak errespetatzen dituzte. Kadete A eta B taldeentzako ordea, ez dute futbol zelairik topatu eta haien entrenamenduak eten dituzte behin behinean. Bi taldeek ostiralean entrenatu beharko lukete, baina inguruko zelaietan lekurik ez dagoela esan zuen Suarezek, “ostiraletan ez dago tarte librerik ez Oarsoaldean ezta Donostian ere, udaletik egin dezakegun eskaintza bakarra, Araneder esparruko pistak eskaintzea da”. Nahiz eta Aranederreko zelaiak moldatuta ez egon, Pasaia Kirol Elkarteak bertan jolastea onartu zuen, gazteek entrenatzen jarraitu ahal zezaten. Erabaki horren harira eztabaida sutsua piztu zen astearteko osoko bilkuran Pasaiako udaletxean. Trintxerpeko hainbat lagunek ez dute begi onez ikusi udalaren erabakia, eta gazteen entrenamendua oztopatzen aritu ziren aurreko astean. Pista horiek publikoak direnez, denentzako zabalik egon beharko luketela uste dute. Protesta horiek Suarez zinegotziaren haserrea piztu zuten, “ez dut inoiz onartuko Pasaiako gurasoen arteko talkarik egotea afera honengatik. Hortaz, Aranederreko pistak uzteko erabakia bertan behera geratzen da”. Gauzak aldatu ezean, HITZAk ez daki Pasaia K.E.-ko kadete mailako A eta B taldeek entrenatzeko aukerarik izango ote duten.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.