Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondare erauntsia urrian

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren harira urrian ondarearekin lotutako hamabi bisita antolatu ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/09/28
Ondarea hurbiletik ezagutzeko hamabi bisita gidatu antolatu dituzte.

Ondarea hurbiletik ezagutzeko hamabi bisita gidatu antolatu dituzte.

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren harira urrian ondarearekin lotutako hamabi bisita antolatu ditu. Gaur eman dute horren berri, Garazi Lopez Etxezarreta eta Jose Cruz Legorburu  artxibo eta argitalpenetako, eta ingurumen zinegotziak hurrenez hurren, Jon Bagues Eresbileko zuzendariak, eta Javier Busselok Felix Ugarte Elkartearen ordezkariak. Gipuzkoako ondarearen gaineko liburua argitaratu berri du Gipuzkoako Foru aldundiak, eta bertan, besteak beste Errenteria-Oreretako ondarearekin lotutako zortzi ekintza bildu ditu. Elkarlanean antolatu dituzte ekintza horiek Errenteriako Udalak, Eresbilek, Felix Ugarte elkarteak eta Oarsoaldeko garapen Agentziak. Helburua, kultur ondarearen gaineko sentsibilizazioa areagotzea. Paisaia, iragan industriala, ondare naturala,musika… askotariko aukerak bildu dituzte. Umeek parte hartzen dituzten bisitak euskaraz egingo dituzte. Iragan industrialaren bisita da antolatutako bat. Urriaren 7an (euskaraz) eta 8an (elebitan) egingo dituzte, 10:30etik 11:30era. 5 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dagoen bisitan hiribilduaren iragan industriala eta industrializazioak XIX eta XX. mendeetan herriari eragindako transformazioa era entretenigarrian ezagutzeko pista jokoa. Mantxester txikira bidaia da beste aukera. Urriaren 7an (euskaraz) eta 8an (gazteleraz) egingo dituzte. Industrializazioak herriarentzat suposatu zuena azalduko dute bisita horretan, eta planoaren gainean kokatuta industriek hartzen zuten lekuetara hurbilduko dira. Industria nagusiak, garaiko lan baldintzak, emakumeen papera garai hartan eta hirigintzak horrek sortutako aldaketak azalduko dituzte. Erdi Aroa eta Alde Zaharra eskutik eskura ezagutzeko aukera emango du beste bisita batek. Urriaren 21ean (gazteleraz) eta 22an (euskaraz) egingo dituzte 12:00etatik 13:30era. Baina egun beretan 10:30etik 11:30erapista jokoa egingo dute 5 eta 12 urte arteko umeak dituzten familiekin arkeologia eta azken urteetan Errenteriako kasko historikoan azaldu diren ondare ale ezberdinak modu entretenigarrian ezagutzeko. Baso erreserba eta ondare megalitikoa Natur ondarea eta ondare megalitikoa hurbiletik ezagutzeko aukera emango duten beste hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Añarbeko baso erreserba ezagutzeko izango da bata urriaren 1ean, 10:00etan);  Lau Haizeta parkea eta Txoritokietako estazio megalitikoaren paisaiak ezagutzeko, bestea (urriaren 8an, 10:00etan); eta Aizpitarteko leizeen gainekoa izango da hirugarrena. Aukera paregabea eskainiko du gainera, kobazulo horiek itxita daude bertan paleolito garaiko arte parietala aurkitu zutenetik. Urriaren 15an, kobazulo horietan, edo horien sarreran bertan izateko aukera izango dute bisita gidatu horretarako izena ematen dutenek, eta bertatik bertara ezagutzeko adituen eskutik bertako aurkikuntzen gainekoak. Goi paleolitoaren “santutegi” gisa definitu du Busselok, “Europako erreferentea, eta garai horretako Euskal herriko aztarnategia”. Eresbilek ondarea musikatuko du. Musikaren Euskal Artxiboak ere eskainiko du bisita gidatua. Urriaren 28an 11:00eta egingo du bista hori, eta bertan, Ricardo Isasiren gitarrarako lanak aurkeztuko ditu eta gitarrarekin erlazionatutako bi funtsa ere erakutsiko ditu: Oñatiko Kortabarria funtsa, eta Angel Segura funtsa. Jarduera osatzeko, Jose Azpiazuren gitarra eta pultsatutako harizko musika tresnen bilduma ikusi eta entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bisita guztietan parte hartzeko izena eman behar da. Eresbilen bisita gidatuaren kasuan, musika artxiboko 943 00 08 68 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek edo posta elektronikora mezua bidali. Beste guztietarako, Oarsoaldeko Turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu, edota posta elektronikora mezua bidali behar dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.