Igandean abiatuko du hamaseigarren urtez Futbol 7 txapelketa Errenteriako Kirol azpisailak.
Futbol 7 txapelketa igandean hasiko da.
Igandean abiatuko du hamaseigarren urtez Futbol 7 txapelketa Errenteriako Kirol azpisailak. Arrakastatsu dator, hasi aurretik. Izan ere, Gipuzkoako 50 taldek hartuko du parte, 1.000 lagunek.
Antolatzaileek azaldu dutenez, hamar taldeko bost multzo osatu dira, eta horiek hiru fase jokatuko dituzte. Igandean hasiko da lehen fasea, eta partida guztiak Beraun eta Fanderiako zelaietan jokatuko dira igandero 09:00etatik 14:00etara.