Agirregabiria eta Rokandiori babesa emateko bilkura egingo dute Antxon
Herritar talde batek antolatuta, Kultur Etxean egingo dute bilera irekia urriaren lauan
Sumindura piztu du biztanle askorengan, epaileak Amaia Agirregabiria alkate ohi eta Iker Rokandio udal letratu ohiaren kontra hartutako erabakia. Bi urte eta erdiko zigorra ezartzea gehiegizkoa iruditzen zaie, eta babesa adieraziko diete biei hurrengo asteazkenean arratsaldeko 19:30etan Antxoko Kultur Etxean.
Bizilagun talde honen aburuz, alkate eta hautetsi izandakoen kontrako epaia bidegabea da, liskar bat juridikoa ez zen bidetik konpontzen saiatu zirelako besterik ez. Are larriagoa iruditzen zaie Agirregabiria eta Rokandio espetxeratzea, bankari eta politikari asko, ustelkeriaz inguratuta daudelako, espetxeratuak izan gabe. Urriaren lauan egingo duten bilkura irekian, aurrerantzean hartuko diren neurriak aztertuko dituzte.