Kataluniak zein Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea dutela esateko hartuko dute bihar kalea langileek.
LABek deitu du biharko elkarretaratzea.
Kataluniak zein Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea dutela esateko hartuko dute bihar kalea langileek.
Aldaketa sozialerako, independentzia lelopean Kataluniako erreferendumari eta herritarrei elkartasuna adierazi eta Euskal Herrian ere erabakitzeko eskubidea dutela herritarrek aldarrikatuko dute 11:00etatik aurrera Herriko Plazan biltzen diren langileek. LAB sindikatuak deitu du elkarretaratzea.
Kazerolada eta itzalaldia
Bestalde, Katalunian egingo den lanuztea dela-eta, bihar Euskal Herriko herri guztietan mobilizazioak antolatu dituzte, 19:00etan, eta 22:00etan, berriz, kazerolada eta itzalaldia.