200 urte bete ditu aurten Pasai Donibaneko Konstantzia bandak, eta hainbat ekimen burutuko dituzte hurrengo asteetan, ibilbide luze eta oparoa omentzeko.
Donibaneko kaleetan zehar jo zuen Konstantziak omenaldi sortari hasiera emateko
200 urte bete ditu aurten Pasai Donibaneko Konstantzia bandak, eta hainbat ekimen burutuko dituzte hurrengo asteetan, ibilbide luze eta oparoa omentzeko. Ostiral arratsaldean Konstantzia bandak Donibaneko kaleetan zehar jo zuen, omenaldi sortari hasiera emateko.
Igandean egun handia izan zuten Konstantzia Bandaren kideek zein jarraitzaileek. Goizean txistulari eta akordeoilarien diana izan zen. Meza berezia egin zuten, 200 urteotan zendu diren musikari, kolaboratzaile eta zaleen omenez. Bazkalorduan Faltzesko banda izan zen protagonista, Ramon Garcia Alcaz zuzendariaren gidaritzapean, Santiago plazan jo zuten.
Asteburukoak, hasiera baino ez dira izan. Hurrengo asteetan hainbat ekintza antolatuko dituzte Pasai Donibanen. Hurrengo ostegunean, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena akordeoilariak kontzertua egingo dute, Bonantza Elizan.