Errenteriako emakume baten bortxaketaren berri zabaldu du elkarrateratzean mugimendu feministak. Hura salatzeko manifestazioa egingo dute bihar.
Noelia Noemiren hilketa salatu dute gaur.
Indarkeria matxistak eragindako azken hilketa salatu dute gaur Errenteria-Oreretan. Elkarretaratzera Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitu du eta bat egin dute deialdiarekin Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak. Bildutakoek indarkeria matxista salatu eta hari aurre egitera deitu dute.
Hamabost egunean indarkeria matxistak Euskal Herrian hildako bigarren emakumea da. Melodie Masse hilotz aurkitu zuten Uztaritzeko (Lapurdi) etxe batean bortxa zantzu handiekin pasa den hilaren 13an.
Bortxaketa Errenterian
Elkarretaratzean bertan jakinarazi dute deitzaileek emakume bat bortxatu dutela Errenteria-Oreretan. Erasoaren gaineko informazio gehiagorik ez dute eman, baina bihar manifestaziora deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak: “Bortxaketa salatzera deitzen ditugu herritar guztiak”.
Manifestazioa Zumarditik abiatuko da 19:3oean,
Aski da! Erasorik ez! lemapean.