Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Izar Etxeberria eta Beñat Salegi gailendu dira Soinu Zahar eta Aurreskuan

Pasai Antxoko Ibaiondo frontoiak, Gipuzkoako Aurresku eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketak hartu zituen larunbatean. San Fermin Txikien egun handian, bi sari nagusiak Oarsoaldean gelditu ziren; Oiartzunen eta Oreretan.

Hegoi Belategi
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2017/10/02

Izar Etxeberria eta Beñat Salegi nagusitu ziren Ibaiondo frontoian

Pasai Antxoko Ibaiondo frontoiak, Gipuzkoako Aurresku eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketak hartu zituen larunbatean. San Fermin Txikien egun handian, bi sari nagusiak Oarsoaldean gelditu ziren. Izar Etxeberria oiartzuarra Soinu Zaharrean gailendu da bosgarren urtez. Hamaika neska aritu zien lehian orotara, Euskadiko XI. Soinu Zahar Txapelketan eta Etxeberriak jantzi zuen txapela. Horrez gain, Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren trofeoa eta gerrikoa eskuratu zituen oiartzuarrak, 350 euroko diru sariarekin batera. Gainera, Koldobika Jauregi eskultoreak eginiko Enborra tenteka oroigarria, Oiartzungo udaletxean gordeko dute hurrengo dantzaldira arte. Etxeberriarena ez zen izan oiartzuarrek lortutako garaipen bakarra, Katerin Artolak bigarren lekuan bukatu zuen eta. Nerea Sasiain elgoibartarra hirugarrena izan zen. Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa ere ospatu zuten Ibaiondon. Errenteriako Beñat Salegi gazteak irabazi zuen txapela larunbatean, lehenengoz. 350 euroko sariaz gain, Dantzarien Biltzarreko saria, Kutxaren saria eta gerrikoa ere eskuratu zituen Salegik. Oiartzunen bezala, urte batez trofeoa zaintzeko ohorea izango du Errenteriako Udalak, Tomas Murua trofeoa alegia. Iker Sanz Lezoarrak bigarren saria lortu zuen eta Ibarrako Aimar Odriozolak hirugarrena. Dantzari gazteenen abileziak ere izan ziren ikusgai Pasai Antxon. Epaimahaiak erabakia hartzen zuen bitartean, Soinu Zahar eta Aurresku txapeldunen erakustaldia egin zuten, zazpi eta hamabost urteko arteko hainbat dantzarik.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.