haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko saio monografikoak egingo dituzte.
bea Martin dinamizatzailea eta Itziar Ostolaza Gazteria zinegotzia.
Bigarrenez antolatu du Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak Hezitzaile Eskola. Ikasturtean zehar zazpi saioz osatutako programa eskainiko diete haur eta nerabeekin lanean aritzen diren hezitzaileei. “Aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagunea izatea du xede Hezitzaile Eskolak”, esan du Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak. Bertan, haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko saio monografikoak egingo dituzte.
Hileko azken larunbatetan antolatuko dira 10:00etatik 13:00ak arte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Iaz bezala, aurten ere, ikasturte hasieran eman daiteke izena saioetan, baina batzuetara edota saio bakarrera joateko aukera ere izango da aurten, eta horretarako saio bakoitzaren aurretik izena emateko aukera ere izango da. Informazio gehiago hezkuntzaren
posta elektronikoan edo 943 44 96 06 telefono zenbakian eska dezakete interesdunek.
Saioak, euskaraz eta doakoak izango dira.
Saio monografikoak
- Hilak 21: Beldur Barik jarrera, Lahia 3.0 Elkartearen eskutik.
- Azaroak 25: Hizkuntzen kudeaketa aisialdian, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen eskutik.
- Urtarrilak 27: Haurrak, nerabeak eta teknologia berriak, Rafa Buitronen eskutik.
- Otsailak 17: Yogaren bidez emozioak lantzen, Eider Hidalgoren eskutik.
- Martxoak 17: Haurrak, nerabeak eta transexualitatea, Aitzole Araneta Chrysallis EH Sexologoaren eskutik.
- Apirilak 21: Kulturarteko hezkuntza, Mondragon Unibertsitateko Amelia Barquine eskutik.
- Maiatzek 19: Elkarrizketarako eta Gaztazkak konpontzeko trebetasunak, GEUZen eskutik.