Indarkeria matxistari, zero tolerantzia
Manifestazioa egingo dute gaur 19:30ean eraso matxista salatzeko, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Pasa den asteazkenean Errenteria-Oreretako emakume bat bortxatu zuten. Atzo jakinarazi zuen mugimendu feministak Noelia Noemiren hilketa salatzeko deitu zuen elkarretaratzean. Manifestazioa egingo dute gaur 19:30ean eraso matxista salatzeko, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Errenteriako Udalak ere bat egin du mobilizazioarekin eta bozeramaileen batzordeak, adierazpen instituzionala adostu du aho batez. Eraso matxista erabat gaitzetsi du eta halakoen aurrean “zero tolerantzia” duela udalak ekarri du gogora: “Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean”. Elkartasun osoa adierazi diote erasotutako emakumeari, bestalde, eta bere eskura jarri ditu beharrezkoak izan ditzaken baliabide guztiak. Lanean jarraituko dutela erakunde, elkarte eta herritarrok, esan du amaitzeko “emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Ustezko erasotzailea, atxilotuta Emakumea ustez bortxatu zuen gizona joan den ostegunean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta iturri horien arabera, epailearen aurrera eraman ondoren, espetxean sartzeko agindua eman zuen horrek.