Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kukai Dantza, gorenean

Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu du Kukai Dantzak. Hamabost urte bete ditu aurten Kukaik, eta saria ibilbidearen aitortza da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/03
Oskara ikuskizuna. Argazkia: Gorka Bravo.

Oskara ikuskizuna. Argazkia: Gorka Bravo.

Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu du Kukai Dantzak. Hamabost urte bete ditu aurten Kukaik, eta saria ibilbidearen aitortza da. Errenteriarrak zazpi izendapenekin heldu ziren aurtengo Max sarietara eta horietatik hiru jaso  Dantza ikuskizun Onenari Max Saria,  tartean. Orain, berriz, Espainiako Estatuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen saria jasoko du. Espainiako Estatuak Kultura arloan ematen duen saririk garrantzitsuena dela esan du Jon Mayak, Kukai Dantzaren sortzaile, dantzari eta koreografoak: “Hori ez da urtebeteko lanaren emaitza edota ikuskizun zehatz baten emaitza, ibilbide oso bat, lan egiteko modu bat saritzen du”. “Bertigo” apur bat ematen duela halako saria jasotzeak aitortu du Mayak, “oso gauza handia bezala ikusten dut. Batzuetan ez zara kontziente zuk zure egunerokotasunean, normaltasunez jarraitzen duzu, baina bestaldetik, ohartzen zara kristorena dela”. Herritarren babesaz mintzatu da Maya: “Konpainia Errenterian finkatuta dago, une honetan Kukai osatzen dugun ia guztiak errenteriarrak gara, lotura hori nahitaezkoa da. Max sarien harira izugarri hunkitu gintuen herritarren jarrerak. Jendeak sari banaketa jarraitzeaz gain, saria bere egin zuen, poza kolektiboa bazegoen, eta hori oso polita da. Atlantikaldian esan nuen, eta uste dut, hori ezin duela ordezkatu inongo onespen ofizial, edo harrera edo abarrik. Aurrez aurreko hori izugarria egin zaigu”. Max sarien proiekzioa ez duela  Espainiako dantza Sariak dio Kukai Dantzako kideak, “ez da iragarritako zerbait, telebistaz ematen dena, sorpresa bat da guztiontzat. Bat-batean deia jaso eta hau dena gertatzen da. Poliki poliki zabaltzen ari da berria eta jendearen babesa jasotzen ari gara, oraingoan ere bere egin dute saria”. Ostegunean, Oskara Madrilgo Conde Duque kultur zentroan aurkeztu zuen Kukai Dantzak. Harrera izugarria izan zutela dio, “hiru aste aurretik sarrerak agortuta zeuden”. Handik bueltan jaso zuen telefono deia Mayak, eta orduan jakinarazi zion Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak saria irabazi zutela: “Gutxitan gertatzen zait, nahikoa epela edo hotza izaten naiz, baina egia da paralizatuta gelditu nintzela, hunkituta”. Berehala whatsappez bidali zien ahots mezua Kukai Dantzaren beste kideei berria jakinarazteko, haiek Madriletik bueltan omen zetozen furgonetan: “Izugarria izan zen, hunkigarria oso mezua bidaltzea, eta mezua ematen ari zaren horretan jabetzea gertatzen ari denaz”. Kukaik 30.000 euroko diru saria eta diploma jasoko du sariarekin. Eguneroko lanean murgilduta dabil Kukai Dantza, eta urte amaieran proiektu berri batean murgilduko dira. Oskara lanarekin buru belarri arituko dira errenteriarrak urte amaierara bitartean, “Bartzelona, Tutera, Madril eta Getxo Folken izan gara pasa den astean. Datorren asteburuan eta astean, berriz,  Ondarroa, Manresa (Bartzelona, Katalunia) , Irun, Amurrio, Madril… Gero Etiopiara goaz, bertako gutxiengo etnikoekin proiektua garatzera”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.