Kultur ekipamendu berria Kale Nagusian egongo da, liburutegiaren parean. Egitasmoa idatzita dagoenean hasiko dira lanekin.
Lezoko taldeetako kideak eta udalekoak, lokala bisitatu zutenean.
Kale Nagusian, liburutegiaren ondoan, kultur ekipamendu berria atontzen ari da Lezoko Udala. Herriak dituen beharrak asetzeko azpiegitura da, udalaren arabera. Lokalak nolakoa izan behar duen hitzartzeko Lezoko taldeekin elkarlanean ari da udala, haien behar eta nahietara egokitzeko. Orain, taldeekin egitasmoa lantzen ari dira, hori adostuta, obrekin hasteko.
Ekaina erdialdean bisitatu zuten lokala hainbat taldetako ordezkariek. Lokala, batez ere, arte eszenikoak lantzen dituztenen erabilerarako izango da. Entsegurako aretoa eta biltegia izango lituzke. Hala, taldeen ekarpenak jasotzen ari da udala.
“Udaletik Lezoko kultura eta kultur jarduera babestu eta bultzatu behar dugu gure nortasun ezaugarri bezala. Argia da kulturaren aldeko gure apustua”, esan du udalak. Hala, beharrei erantzuteaz gain, taldeen arteko “sinergia” sortzea da lokal berriaren helburuetakoa.