30 urtetik gorakoentzako marrazketa eta arte aplikatuen ikastaroak antolatuko ditu Pasaiako Udalak. Urrian hasi eta ikasturte osoan zehar egingo dituzte kurtsoak. Langabetuei, %50eko hobaria egingo zaie.
Helduentzako hainbat ikastaro antolatuko ditu udalak
30 urtetik gorakoentzako marrazketa eta arte aplikatuen ikastaroak antolatuko ditu Pasaiako Udalak. Urrian hasi eta ikasturte osoan zehar egingo dituzte kurtsoak. Langabetuei, %50eko hobaria egingo zaie.
Marrazketa ikastaroa San Pedron antolatuko da, Udal Aretoan, hamabost lagunentzako lekuarekin. Hilaren 20an hasiko dituzte klaseak, ostiralero arratsaldeko zazpietatik iluntzeko bederatziak arte. Arte aplikatuei dagokienez, Donibaneko eskola zaharretan egingo dituzte tailerrak eta hamazazpi leku dituzte betetzeko. Hilaren 17an hasiko da ikastaroa eta asteartero burutuko dute, arratsaldeko seietatik zortziak arte.
Izena emateko beharrezkoa da aldez aurretik plaza erreserbatzea, Pasaiako
Udalaren bulegoetan. Epea zabalik izango da hilaren 11ra arte.