Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oarsoarrak komunitatea izugarri handitzeko jaio da, euskaratik

Oarsoarrak komunitatearekin edonork bat egin dezake. Baldintza bakarra bete behar dute herritarrek: euskaraz bizi nahi izatea.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2017/10/03
oarsoarrak

Joan den astean aurkeztu zuten komunitatea.

Oarsoarrak Euskararen Komunitatea abian da. Eskualdean euskaraz biziko den, euskararen aldeko apustua egingo duten gizon-emakumeen komunitatea sortzea da helburua, saretzea euskararen inguruan, bakoitza bere errealitate edo ahalmenetik abiatuta. Zabala eta irekia izan nahi du, bai adin tarte jatorri eta esparruari dagokionez, guztiek dute tokia komunitatean. Errenteria-Oreretak, Pasaiak, Lezok eta Oiartzunek behar dute komunitatea, Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuak —bertan ordezkaritza dute lau udalerriek— eskura jarri ditu horrekin bat egiteko beharrezkoak diren baliabideak. Gainontzekoa, herritarren esku dago. Euskararen alde eragitea. Hori da komunitateko kide izatearen baldintza bakarra: familian, lagunartean, kalean, lanean, erosketetan… Bizitzeko moduan euskararen eragile ere izatea, euskaraz bizitzeko borondate irmoa izatea. Joan den astean aurkeztu zuten egitasmoa Errenteria-Oreretan. Nora Barroso errenteriarrak eta Agustina Pontesta lezoarrak eman zituzten xehetasunak. Baita komunitatearen leloaren berri eman ere: Bat eta bat ez gara bi. Izan ere, komunitatearekin bat egingo duen kide bakoitzak, beste bat erakartzea bilatzen dute. Termometroa, eta mosaikoa Komunitatearekin bat egiteko webgunea dute abian. Bertan, uneoro, atxikimenduen kopurua nola doan jakingo du nahi duenak. Eta hori handitzeko, jakina, norberak izena eman behar du, idatziz, beteko duen konpromiso bat adierazita (besteak beste, argazkia ere jarri behar da formularioan). Formularioa irekia da, kideak gehitzeko aukera du partaide bakoitzak, familiako kideak esaterako —adingabeen kasuan lege oharra dago, horien argazkien erabilera baimenduz—. Edo lagunak ere gehi daitezke, euren posta elektronikoak jarriz; ondoren, posta elektroniko horietara komunitatearen partaide izateko gonbita jasoko dute. Eta behin argazkiak igota, mosaiko erraldoi baten zati izango da pertsona/argazki hori. Euskaraz bizitzeko hautua egin duen komunitate baten kide. Jada ari da kideak jasotzen Oarsoarrak Euskararen Komunitatea. Handitzeko irrikaz dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.