Egitarau anitza asteburuan Konstantzia omentzeko
Konstantzia Sanjuandarraren 200. urteurrena ospatzeko ekimen ugari antolatu dituzte Donibanen. Asteburuan egitarau zabala izango da, Gipuzkoako bandarik zaharrena jai giroan omentzeko.
- 20:00 Musikeneko Abreu soka-laukoteak kontzertua eskainiko du Bonatzako elizan.
- 11:30 Kantujira egingo dute Donibaneko kaleetan zehar, bailarako beste kide batzuekin.
- 18:00 Donibane-Koxtapek antolatutako trainerilla estropada egingo dute badian. Arraun klubak bandera bat jasoko du aitortza gisa.
- 10:00 Konstantzia banda itsas diana burutuko du, eguneko jaialdiari hasiera emateko.
- 13:00 Ramon Vega Oteroren zuzendaritzapean, Konstantziak emanaldi berezia egingo du Santiago plazan.
- 14:30 Bazkari herrikoia Donibane-Koxtape arraun elkartearen egoitzan
- 18:00 Txaranga batek Donibaneko kaleak hartuko ditu
- 20:00 Bigarren mendeurrenaren ospakizunen amaiera ekitaldia, Santiago Plazan.