Antolakuntzari zein azokari berari eragingo dioten aldaketekin dator eskulangintza azoka. Aurten, Artiola Artisautzaren Gunea arduratuko da antolaketaz.
Eskulangintza Azoka erreferentea da Euskal herrian.
Euskal Herriko Eskulangintza Azokak hamabost egun barru zabalduko ditu ateak. Maiatzaren lehenaren bueltan antolatu izan du 39 urtez Eskulangintza Azoka Ereintza Elkarteak. Ia lau hamarkada horietan ehunka bisitari jaso ditu azokak eta zuzenean jarraitu ahal izan dute artisauen lan egiteko modua zein sortutako produktuak. Maiatzean hitzordu garrantzitsua bihurtu da Eskulangintza Azoka eta erreferente Euskal Herri mailan.
Aldaketekin dator aurten, ordea. Antolakuntzari zein azokari berari eragingo diote aldaketa horiek, eta baita hura egiteko datari ere. Aurten, Artiola Artisautzaren Gunea arduratuko da azokaren antolaketaz, eta urriaren 20tik 22ra izango da.