Eskubideen Batzordearen gehiengoak, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEk, bat egin dute auzipetuen gurasoen eskaerarekin.
Elkarretaratzea Oreretako lau atxilotuen alde
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordera jo dute Errenteriako hiru gazte auzipetuen gurasoek “ezintasuna” eta “babesgabetasuna”sufritzen ari direlako laguntza eske. Atzo izan ziren bertan Etorkizunaren Alde plataformako ordezkariak eta Julen Mendoza alkatea. Eskaera zehatza egin zioten legebiltzarrari, besteak beste, eska dezala kasua Iruñean epaitua izan dadin.
Eskubideen Batzordearen gehiengoak, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEk, bat egin dute auzipetuen gurasoen eskaerarekin, eta haien aldeko proposamen edo adierazpena onartzeko prest azaldu dira
BERRIA-k jakinarazi duenez.