Zabalik da diru-laguntzak eskatzeko epea
Urtero legez Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak, kirol klub eta elkarteek diru-laguntzak eskatzeko prozesua abiarazi du. Eskaerak herritarren arreta zerbitzurako edozein bulegoetan egin ahalko dituzte. Aurten dokumentazioa prestatzerakoan, zorroztasunez egitea eskatu dute Kirol Sailean, diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Dokumentuekin batera, elkarteek fakturen kopiak eraman behar dituztela oroitarazi dute, urte osoko balantze ekonomikoa justifikatzeko.