Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zortzi museo, sarrera bakarra

Bono berria atera dute museoek, eta Ondarearen Europako jardunaldien barruan hiru ekintza antolatu dituzte elkarlanean hilabete honetarako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2017/10/05
Gaur aurkeztu dute Oarsoaldeko zortzi museoen bonoa eta antolatu dituzten jarduerak.

Gaur aurkeztu dute Oarsoaldeko zortzi museoen bonoa eta antolatu dituzten jarduerak.

Oarsoaldeko zortzi museoek elkarlanean antolatu dituzten jarduera eta produktuak aurkeztu dituzte gaur goizean Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroan. Jexux Leonet Oiartzungo alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Joseba Zabaleta Soinuenea museoaren ordezkariak, Erme Pedroso Albaola Itsas Kultur Fundazioaren ordezkariak, eta Maria Jesus Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak egin dute aurkezpena. 2014 urtean Oarsoaldeko museoen mahaia jarri zutela martxan esan du Leonetek, “horren bidez, urte osoan zehar eskualdeko museoek hainbat jarduera egiten dituzte elkarlanean”. Elkarlan horren fruitu diren bi iniziatiba aurkeztu dituzte, zehazki: zortzi museo sarrera bakarrarekin bisitatzeko aukera da bata; Ondarearen Europako  jardunaldien barruan antolatu dituzten jarduerak, da bigarrena. Bono berria atera dute museoek. Ez da produktu berria, baina Jantziaren Zentroaren sorrerarekin, hura moldatu eta orain arteko eskaintzari zentro berria gehitu diote. Bonoak, zortzi museoak erdi prezioan bisitatzeko aukera emango du, eta 12,50 euroren truke, San Marko gotorlekua, jantziaren Zentroa, Arditurri Meatze gunea, Luberri geologia museoa, Soinuenea Herri Musikaren Txokoa, Alabola Itsas Kultur Faktoria, Mater museo ontzia eta Victor Hugo Etxea bisitatu ahalko dira urtebeteko epean. Bonoak,  museoetan eta Pasaia eta Errenteriako turismo bulegoetan eros daitezke. Jarduerak ondareari begira Museo bakoitzak identitate propioa eta gai ezberdinak jorratzen baditu ere, hori ez dela eragozpena beraien arteko elkarlanerako nabarmendu du Leonetek: “Arlo ezberdinak uztartuta, beraien arteko sinergiak sortzeko gai izan dira”. Horren adierazle da Ondarearen Europako jardunaldien barruan antolatu dituzten ekintzak. Lehena larunbatean izango da, Arditurrik eta Soinuenean elkarlanean antolatutako Gaskoinia eta Euskal Herriko herri musika jarduerarekin. Oiartzungo Ergoien auzoaren paisaian azken urteetan eman diren aldaketak ezagutzeko egun bateko egitaraua prestatu dute. Goizean, Katua dantzarako tailerra egingo dute Arditurrin eta meategian bisita doan egiteko aukera eskainiko dute. 18:30ean Soinuenea ondoan dagoen Auzokalte elkartean udazkeneko kontzertua Joan Frances Tisner eta Alan Griffin musikarien eskutik. Azken horretarako 5 euro balio ditu sarrerak, eta sarrera eta afariak berriz, 20 euro. Hilaren 22an, Luberri ikasgune geologikoak eta Mater Museoak Jaizkibelgo paisaia eta bertako itsasertza ezagutzeko aukera emango dute. Hilaren 28an egingo dute azken jarduera, Albaola itsas kultur faktoriaren ontzigintza Soinuenean, Albaola eta Soinueneak antolatuta. Pasaiako Itsas Kultur Faktoria Oiartzun herrira joango da, itsas ondareak barrualdean duen garrantzia erakusteko. Soinuenean 15:00etatik aurrera arotzak lanean ikusteko aukera izango da San Jaun baleontziko haritzezko piezak landuko baitituzte jendaurrean. 17:00etatik aurrera berriz, haurrek egurrezko itsasontzi txikiak modu dibertigarrian egiteko aukera izango dute. Ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik Errenteriako Turismo bulegoan, 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikora mezua bidalita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.