Ekonomia bizitzaren zerbitzura goiburuarekin azaroaren 18an izango da azoka, eta izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da.
Olatukoop da antolatzaileetako bat.
Ekonomia Solidarioaren eta Eraldatzailearen Azokaren bosgarren aldia hartuko du Errenteria-Oreretako Merkatuzar aretoak. Azaroaren 18an izango da , 11:00etatik 20:00etara. Helburua, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea sustatzea, eta baita ikusaraztea ere du azokak.
Olatukoop, REAS Euskadi eta Saretuz Donostiako Kontsumo Arduratsuaren sareek sustatu dute azoka, eta horren bidez, merkatu soziala gizarteari hurbildu nahi diote eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dute.
Ekonomia bizitzaren zerbitzura goiburuarekin azaroaren 18an izango da azoka, eta
izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da.